Mata Hari

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mata Hari, Javako dantzari.

Mata Hari, benetako izenez Margaretha Geertruida Zelle, (Leeuwarden, Herbehereak, 1876ko abuztuaren 7a - Vincennes, Frantzia, 1917ko urriaren 15a), striptease dantzari ospetsu bat izan zen, espioitzagatik hiltzera zigortua eta Lehen Mundu Gerran zehar exekutatua izan zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mata Hari bere senarrarekin,
Rudlph Mac Leod

Aita kapelagina zen eta ama javatar jatorrikoa (Java, garai hartan, Herbeheretar Inperioaren zati zen). Neska gazte honen ama hil ondoren, bere aitak, oso goiz bere edertasunagatik nabarmendu zen gazte batentzat kontu gehiegikeriekin ordeztu zuen amaren falta. 18 urterekin ezkondu zen, ezagutzen ez zuen militar batekin gutun bidalketa labur baten ondoren, bera baino nagusiagoa zena eta egunkari batean iragarki bat jarri zuen militarra. Txikitatik, jantzi militarrek berebizi erakarri zuten. Bi seme-alaba izan zituen, semea, ustez, Mata Hariren senarrak tokiko zerbitzari bati emandako tratuaren ondorioz mendeku bezala pozoitua izan zena. Seme honen heriotza, familiarentzat kolpe latza izan zen. Mata Hariren senarra, horren ondorioz, edaten hasi zen, eta ez zen askotan etxetik agertzen. Esaten denez, bakardade honek, Mata Hari, javatar kulturarekin eta ekialdeko maitasun teknikekin lehen harremanak izatera eraman zuen, urte batzuk beranduago, luxuzko kortesana gisa ospe handia emango ziotenak.

Dantzari exotikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europara itzultzean, banandu eta Herbehereetan, bere senarrak adierazi zuenaren arabera, Javan izan zuen bizitza lizunaren ondorioz, bere alabaren zaintzari buruzko epaiketa galdu ondoren, Parisen, moda diseinatzaileen modelo bezala huts egin zuten saiakera batzuk egin zituen, bere bizitzan zehar trauma handia eragin zioten porrotak, bizitzeko baliabide ekonomikorik ez baitzuen. Beranduago, berriz Parisera itzuli zen, kemenez betea, eta, bere amagandik jaso zituen bere ekialdeko itxuraz baliatuz. XIX. mende amaierako aldentze literatura erromantikoak, ekialdekoaren irudi lauso eta faltan botea ospetsu egin zuen. Baldintza hauek probestuz, Javako ustezko printzesa zela sinetsarazi zuen, dantzari exotiko bezala lan eginez, striptease ikuskizunen protagonista bihurtuz. Gezurrak eta irudimenak, bere egoera ekonomiko kaxkarra gainditzeko behartutako irtenbide bezala, bere emaitzak ematen hasi zen, eta, bere ondorio mesedegarriak ikusita, ohikoa bihurtu zen. Parisen, bere dantza ikuskizunak lehen ilaratik ikusteko borrokak eragin zituen asaldatze handi bat bihurtu zen. Kortesana ere izan zen, eta funtzionario militar ugarirekin eta maila altuko politikariekin, eta, oro har, maila altuko gizartearekin harreman sekretuak izan zituen.

Dantzari bezala zuen ospea, gorantz eta gorantz zihoan, baina jada ez zen hain gaztea, eta, bere erakargarritasun fisikoa galtzen zihoala, egungo edertasun ereduaren arabera hain ikusgarria ere ez zena, sarriago aritu zen kortesana, sortu zuen mitoaz baliatuz, bizitza maila bera mantentzen jarraitu ahal izateko.

Garai hartan, bere aitarekin bizi zen bere alaba berreskuratzen saiatu zen, baina ezinezkoa izan zen. Bere giltzaria bidali zuen, esku hutsik itzuli zena zenbait orduz, Mata Hariren alabak ikasten zuen eskolaren aurrean zain eman ondoren. Egun horretan, Mata Hariren alabaren aita, bere alabaren bila joan zen. Neskatxa hura, Herbehereetan hil zen bihotzeko baten ondorioz, bere ama hil ondoren, bitxia bada ere, itxaropen handiak jarrita zituen Javarako bidaia bat egin baino egun batzuk lehenago.

Mata Hari zazpi zapien dantzan (dantza indiarra), 1908-1915

Espioia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1917an, Gerra Handia bezala ezagutu izan zen Lehen Mundu Gerra amaitu baino 7 hilabete lehenago, Frantzian epaitu zuten, espioi bezala lan egitea leporatuz, Alemaniarentzako agente bikoitz bat izatea eta milaka soldaduren heriotza eragin izana. Froga sendorik gabe eta, egungo epaiketa batean, batere fundamenturik izango ez zuten frogatu gabeko hipotesietan oinarrituz, erruduntzat jo zuten. Izan ere, bera jaio zen herriko elkarte batek, Justizia Ministerioari, kasuaren geroago azterketa bat eskatu zion, baina eskakizun honi ez zioten kasurik egin.

Fusilatze pelotoiak exekutatu zuen 1917ko urriak 15ean. Elezaharrak, pelotoi hartako soldaduei, begietan benda bat jarri behar izan zietela dio, Mata Hariren erakargarritasunaren aurrean ez errenditzeko. Hala ere, bera exekutatu zutenei agur musu bat bidali ziola dioten gertaera frogatua dago, baita, horren ondorioz, pelotoia osatzen zuten 12 soldaduetatik, lauk baino ez zutela jo Mata Hari, tiro horietako bat, bihotzean izan zelarik, eta, Mata Hari berehala hil zuena. Horren kargura zegoen ofizialak, kasu hauetan hala adierazten baitzen, fusilatzea amaitu zuen hartarako beharrik ez zegoen beste tiro batekin, oraingo honetan, Mata Hariren lokian. Berria, berehala zabaldu zen mundu osoan zehar. Une dramatiko hau xehatzen duen kazetaritza narrazio bat ere badago, bere aurpegiera, erortzeko modua eta gorpua, lurrera erortzean geratu zen modua deskribatuz.

Bere gorpua, lurperatu ez zena, medikuntza ikasleentzako anatomia ikasketarako erabili zen, garai hartan exekutatuekin egiten zen bezala, baina bere burua, baltsamatua, Frantziako Kriminalen Museoan mantendu zen 1958 arte, urte horretan, ziur aski miresleren batek lapurtu zuena.

Bere zigorrari buruzko polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Emagaldua?, Bai!, baina traidorea, sekula ez!", epaiketan zehar Mata Hariri ematen zaion esaldi bat da.

Maiteminduta zegoen 23 urteko errusiar ofizial gazteak, eta, norentzat, esaten denez, Frantziarentzako, Madrilgo enbaxadore alemaniarra espiatzeko enkargua onartu zuen, Mata Hariri buruz, "emakume abenturazale" bezala hitz egin zuen, kartzeleratu zutela jakin ondoren. Margaretha autoritate frantziarrengana joan zen, gerra garaian herrialdetik ibiltzeko bisa berezi bat lortzeko, beharrezkoa zena ofizial gazte hura, zauritua izan ondoren zegoen ospitalera bisitatzera joateko. Orduan proposatu zion ofizial hark Errepublikako gobernuarentzako espioi bezala lan egitea.

Mata Hariri buruzko tesirik hedatuena, alemaniarren mugimendu militar batzuei buruzko datuak jakinarazi zituen arren, Kaiserraren ofizial batzuk Marokon gauez lehorreratzea kasu, eta, etsaiari, Parisko prentsagatik ezagutzen zituen frantziar tropen mugimenduak jakinarazi zizkiola, ez dirudi Mata Hari espioi garrantzitsu bat izan zenik, Frantziak, Herbehereetan, horretarako espreski prestaturiko eskola batean espioi bezala prestatua izan zela leporatu zion arren. Mata Hari, garai hartan, krtesana zen, bere bizitza maila mantentzeko eta bere maitea gerran zegoen lurraldean bisitatu ahal izateko halako enkarguak onartu zituena. Pertsonaia hau aztertu dutenek, egia esan, lan hau jolas bat bezala hartu zuela diote, zuen arriskua kontutan hartu gabe.

Tranpa alemaniarraren hipotesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraitzaile asko dituen hipotesi bat, alemaniarrek, pertsonaia hau eurentzat jada gogaikarria zela erabaki zutenean, etsaiaren esku bere heriotza prestatu zutela da, kontraespioitza frantziarrari tranpa bat prestatuz, Mata Hari, agente alemaniar bat bezala har zezaten. Jokaldia bikaina zen: alemaniarrek, mezu konprometitu bat eta klabe batekin zifratua bidaltzean, euren etsaiek deszifratze modua zein zen bazekitela zekitenean, baina hauek, gertaera honi buruzko alemaniar gainabisuaren berri ez zutela jakinik, hala gertatu zen bezala, Parisko autoritateek, hartutako informazio guztia egia zela sinestea eragingo zuela, alemaniarrek oso fidatuta bidali zutela pentsatzeagatik, benetan, nahita bidali zuten arren.

kontutan hartu behar da Lehen Mundu Gerra honek suposatu zuen adimen gerra egoera berria. Mezu ugari bidaltzen ziren etsaiaren asmoei eta tropa mugimenduei buruz nahasteko asmoz. Klabeak lortzeko eta hauen aldaketen berri izateko borrokak ere buruhauste ugari eman zituen. Pozoitutako irrati-telegrama hau, Parisen, Eiffel Dorrean jarritako irrati antenak hartu zuen, eta Mata Hariren erruduntasun froga nagusi bezala balio izan zuen. Mezuak, H21 izen klabea zuen alemaniar agente bat aipatzen zuen, Parisera joango zena eta, banketxe batetik diru kopuru bat aterako zuena. Datak eta ekintzak, dirua sekula ordaindu ez zioten arren eta Frantziari eginiko zerbitzuengatik jasotako soldataren zati zen arren, Mata Hari Parisera itzuli izanarekin bat etorri ziren.

Petxeroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mata Hari, kartzeleratuta egon zen zenbait hilabetez fusilatua izan aurretik, galdeketa ezberdinetan kontraesanak izan zituen (bere bizitza propioa asmatzera ohituta zegoen pertsona zen).

Berari buruz ikertzen aritu direnek, iritzi publikoaren aurrean petxero bezala balio izan zuen, Frantziak gerra frontean izandako porroten ondorioz, iritzi publikoaren zati bat bere aurka zegoen, halako krisi garai baten izan zuen luxuzko bizitzaren ondorioz.

Jakina da preso hartu zutenean, garbitzeko denbora emateko eskatu zuela, eta, bere harraparien aurrean biluzik agertu zela, urte batzuk lehenago, jeneral alemaniar batek oparitu zion kasko prusiar batean bonboiak eskaintzeko aitzakiarekin. Ausarkeria eta maitale etsaiekin zituen kontaktuen adierazpen honek, gerra garaian, Mata Hari, ordezkatzen zuen mitoaren jokaerarekin erakusten dute, maila altuetan zituen kontaktuek, ukiezin bihurtuko zutenaren ziurtasuna balu bezala. Gertaera hauek, beste batzuen artean, 1950eko hamarkada ondo sartu arte publikoki adierazia izan ez zen epaiketa aktan agertzen dira.

Milaka heriotzen eragilea izana leporatzea, eta horren ondorioz exekutatua izatea, garai zailetako distrakzio ekintza bezala har daiteke, frontean, desertzioagatik, ehunka gazte frantziar exekutatua izatea ohikoa zen une batean. Ehunka milaka hildako zituen guduak zeuden, non, garaileak, galdu zuenak baino hildako askoz gutxiago ez zituena. Nahiko sarri, giza sarraskiak ziren, eztanda bakoitzaren ondoren lubakiak giza gorpuz betetzen zituenak, eta, ondorioz, erruduntasun zantzu txikienaren aurrean, konponbide zorrotzak eskatzen ziren.

Bere biografoetako batek, bere garaian berak ordezkatzen zuen mito biziak, eta Parisen gerrak izan zuen ondorio dramatiko eta zuzen mugatuak, oso kontzientea ez zen joera psikologiko bat sortu zuela, egiten ari zena zein arriskutsua zen ez ohartzeko adinakoa, beti bere maitaleen laguntza izango zuela pentsatuz, horietako asko, kargu politiko garaiak.

Oinordetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mata Hari, 1917an 41 urterekin hila, oraindik ere pertsonaia mitiko izaten jarraitzen du. Bera hil zutenetik igaro den denborak ematen duen urruntasuna gora-behera, oso urriak dira, argi eta garbi, dirudienez, benetan, luxuz beterik bizitzen jarraitzeko edozer egiteko prest zegoen emakumea baino ez zen adierazten duten bereganako hurbiltzeak.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Anne Bragance, Mata-Hari, la poudre aux yeux, éditions Belfond, 1995 (ISBN 2-7144-3299-9)
  • Lionel Dumarcet, L'affaire Mata-Hari, éditions de Vecchi, 1999, coll. « Grands procès de l'Histoire » (ISBN 2-7328-2950-1)
  • Russel Warren Howe, Mata-Hari innocente!, éditions de l'Archipel, 2007 (ISBN 978-2-84187-577-1)
  • Fred Kupferman, Mata Hari : songes et mensonges, Bruxelles, éditions Complexe, coll. « Historiques » n° 138, 2005
  • Michel Leblanc, L'ennemi de Mata-Hari, France-Empire, 1974
  • Jean-Marc Loubier, Mata Hari la sacrifiée, éditions Acrople, 2000 (ISBN 2-7357-0192-1)
  • Carmen Verlichak, Las diosas de la Belle Époque y de los 'años locos', Editorial Atlántida, Buenos Aires, 1996 (ISBN 950-08-1599-0)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Mata Hari