Matakan
Wikipedia(e)tik
Matakana Caengo ate nagusiaren gainean.
Matakana harresi edo dorre baten goiko aldean kanpotik kokatzen den eraikuntza da, eraso edo setio batean leku seguru eta etsaiari gauzak botatzeko erabiltzen zena. Berez, zuloak dituen plataforma bat da murru aurreratu batekin fatxadatik kanpo. Murru horretan gezi-leihoak eta almenak egon daitezke.
Erdi Aroaren hasieran matakanak behin-behineko zurezko eraikuntzak ziren, eraso baten aurretik eraikitzen ziren. Baina XIII. mendetik aurrera harrizkoak egin ziren. Matakanek gotorlekuaren oinarria babestea zuten helburu. Plataforman dauden zuloetatik etsaia ikusi ez ezik, gauza beroak, harriak edo edozein jaurtigailu bota zitekeen.
| Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |