Materia ilun

Wikipedia(e)tik
Materia iluna» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galaxia multzo honetan (CL0024+17) materia ilunaren grabitate eragina atzeman daiteke.

Astrofisikan, materia iluna erradiazio elektromagnetikorik igortzen ez duen materia da. Beraz ezin dugu bere presentzia zuzenean nabaritu. Zenbait fenomeno astronomiko ulertzeko materia arrunt nahikorik ez zegoela konturatzean, fisikariek, unibertsoak beste osagairen bat izan beharko zuela ondorioztatu zuten. Azken neurketek diotenez, neur ezina den osagai hori, unibertsoko materia osoaren %22 izango zen. Materia arrunta soilik %3-4 izanik. Geratzen den beste %75-a oraindik misteriotsuagoa den energia ilunak beteko luke.

Materia beltzaren existentzia baieztatzen duten bi gertaera nagusi:

  • Galaxien azterketa: Hauen errotazioak, bertan izar edota planeta moduan dagoen materia arruntaren gainean kanporanzko indarra eragiten du. Konputatu diren modelo matematikoek erakusten dutenez ez dago galaxiak loturik mantenduko zituen grabitazio indar nahikorik. Gainera planetekin gertatzen den antzera, erdigunetik urrun edo galaxien mugetan dauden argizagien errotazioa, erdigunetik hurbilago daudenak baino biraketa abiadura txikiagoa izan beharko zuten. Baina ikusi denez hauen abiadura oso antzekoa da. Bi arazo hauek gainditzeko, materia iluna beharrezkoa da. Honek emango baitzuen aportazio grabitazional nahikoa, lehen aipatutako proportzioetan.
  • Barreneko mikrouhin erradiazioa aztertuta, askoz konplexuagoa izanik, materia beltzaren existentzia ere ondoriozta daiteke. Gainera hemendik ateratako datuek materia proportzio berak iragartzen ditu. Espazio barrenetik datozen mikrouhin hauek unibertsoaren lehen garaiari buruz informazio asko ematen du. Hasierako baldintza horietatik gaur egun ikusten dugun unibertsoaren egitura ulertzeko prozesuetan, materia iluna beharrezkoa da.

Kanpo loturak [aldatu]

Ikus, gainera [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Materia ilun