Mateship

Wikipedia, Entziklopedia askea
Simpson eta astoa, mateship edo australiar adiskidetasunaren adibide garbia.

Mateship (euskaraz adiskidetasuna edo kidetasuna) Australiako kultura eta ingelesaren ezaugarrietako bat da. Australiako kulturan oso errotua edo sustraitua den ohitura da. Australiako ingelesan maiz erabili ohi den mate ("lagun" edo "adiskide") hitzetik dator, esaldietan euskarazko "motel" edo "txo" hitzen parekidea bilakatzen delarik.

Mateship delakoaren jatorria britainiar gizarteko parekotasun edo berdintasunean datza, XIX. mendean Australian berrindartu zelarik. Beste batzuk ordea, jatorria Australiara eramandako presoen artean kokatzen dute. Bere hiru ezaugarri nagusiak: parekotasuna, fideltasuna eta adikidetasuna dira. Australiako Historiako hainbat garaietan australiarrek heuren arteko mateship edo adiskidetasuna legea beraren gainetik ere jarri izan dute.

Bi mateship mota daude: bata, lanean, kirolean nahiz ezbeharretan ezartzen den adiskidetasun harremana da, aldiz bigarrena, ezagutu berria den pertsona batekin ezartzen den adeitasun harremana da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]