Kamamila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Matricaria recutita» orritik birbideratua)
Kamamila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaAnthemideae
GeneroaMatricaria
Espeziea Matricaria chamomilla
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcamomile oil (en) Itzuli eta matricaria flower (en) Itzuli

Kamamila arrunta (Matricaria chamomilla) Asteraceae familiako urteko landare belarkara da, sendabelar estimatua. Eremu lehorretan eta eguzkitsuetan hazten da, batez ere, Europan.

Hainbat sinonimo ditu: Chamomilla chamomilla (L.) Rydb., Chamomilla recutita (L.) Rauschert, Matricaria recutita L. eta Matricaria suaveolens L..

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau, sendabelar ezaguna da eta antzinatik erabiltzen da. Hainbat osasun arazo sendatzeko erabil daiteke kamamila: tentsiorako, azalerako, begietako narritadurarako, sukarra jaisteko eta ilea horia mantentzeko.

Infusioak egiteko erabiltzen da landare hau, batez ere, sabeleko minak apaltzeko. Infusioak egiteko, ura eta kamamila behar da. Lehendabizi, ura berotu eta edalontzi batera bota. Ondoren, kamamila landarea hartu eta ur beroa dagoen edalontzira bota, ura kolorea hartzen duenean kamamila landareak kendu. Gero, nahi baduzu azukre edo ezti pixka bat bota, zapore goxoagoa izateko. Horrela, edateko prest izango da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]