Matteo Ricci

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
M. Ricciren irudia

Matteo Ricci, txineraz: Lì Mǎdòu (Macerata, Italia, 1522 - Pekin, Txina, 1610), italiar misiolari jesuita izan zen.

Txinan kristau-erlijioa sartzen ahalegindu zen, eta Txinako eta Sartaldeko kulturak harremanetan jarri zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1577an abiatu zen Txina aldera eta hango hizkuntza (mandarin-txinera) ikasi zuen Macaoko lurretan. Pekingo hirira joan zen 1601ean, eta ohore handiak egin zizkioten matematikari eta astronomo iaioa zen aldetik. Kristautasunaren eta Txinako filosofiaren arteko antzekotasunak aztertu, eta idolatriatik kanpokotzat jo zituen konfuzianismoaren errituak. Filosofiari, historiari eta giza zientziei buruzko liburu aipagarriak idatzi zituen txineraz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matteo Ricci Aldatu lotura Wikidatan