Matthew Lewis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lainobeltz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:35, 26 urtarrila 2016
Matthew Lewis
Matthew Lewis
Matthew Gregory Lewisen irudia. 1809ko Henry William Pickersgill margolariaren lana.
Datu pertsonalak
Izen osoa Matthew Gregory Lewis
Ezizena Monk Lewis
Jaio 1775ko uztailaren 9a
Ingalaterra Londres (Ingalaterra)
Hil 1818ko maiatzaren 14a
(42 urte)
(Ozeano Atlantikoa)

Matthew Gregory Lewis (1775ko uztailaren 9a, Londres - 1818ko maiatzaren 14a, Ozeano Atlantikoa) ingeles idazle, eleberrigile, antzerkigile eta politikari bat izan zen.

Gaztaroa

Oxford hiriko ikastetxe batean ikasten ondoren, gazterik Frantzia, Alemania (hemen Goetheren idazlanak irakurri zituen) eta Herbehereetan barna ibili zen, azken herrialde honetako Haga hirian zela britainiar enbasada erasotua izan zen unean ihes egitera behatua egon zelarik.

Fraidea

1796ko The Monk ("Fraidea") bere idazlan ospetsuaren ondoren Monk Lewis ezizenaz ere ezaguna izan zen, bertan Espainiar Inkisizioaren aurkako salaketa burutu eta britainiarren artean aski ospetsu bilakatu zen.

Fraidea idaz lanak Ingalaterrako biztalenriaren gehiengoaren aldetik harrera ona izan zuen, halere bertan erabilitako hizkera obszenoa zela eta, britainiar intelektualen kritikak ere jaso zituen, ondorioz 1798an idazleak bigarren argitalpeneko hizkera gozotu zuen, jada urte hartako Erresuma Batuko Legebiltzarreko biltzarkidea zen. Fraidea eleberri gotiko bat da, honetan erlijioaren hipokresiari buruz ironizatzen delarik. Eleberri hau hamar astetan idatzi zuen, gainera Lord Byron eta Sadeko Markesak hura irakurtzean euren oniritzia ere eman zioten.

Helduaroa

1812an, bere aitaren heriotzaren ondoren, Lewis bere aitak Jamaikan zituen jabegoen nagusi bihurtu zen. Behin Ingalaterrara itzuli ostean, aldi batez Suitzan egon zen, han bere adiskideak ziren Lord Byron, John William Polidori, Mary Shelley eta Percy Shelley idazlanekin elkartu zen, baina handik gutxira bere jabegoetara itzuli zen. Ondoren Jamaikara bidaiatu eta jada 1818an Europara itzuli zenean sukar horiz gaixotu eta hil egin zen.

Idazlanak

Amerikan denbora luzez egon ondoren Antilletako landatzaile baten egunkaria, idazlan hau 1833an bera hil ondoren argitaratu zen.

Idazle honen beste lan nabarmenen batzuk honako hauek dira: Beldurrezko ipuinak, 1799 eta Ipuin harrigarriak, 1801; eta antzerkilanak, The Castle Spectre ("Gazteluko espektroa"), 1796;, Indiarra, 1799 eta Alfontso, 1801. Gainera Kotzebue eta Schiller idazleen ingelesezko itzulpenak ere egin zituen (adibidez, Kabale und Liebe, Ministroa izenaz) , bestalde The Bravo of Venice ("Veneziako ausarta") (1804) idazlana ere itzuli zuen.

André Breton eta Antonin Artaud idazleek Fraidea idazlana eleberri gotiko onenatzat jo eta Erromantizismoko lorpenik handienetako bat gisa aldarrikatu zuten.

Zerrenda

  • The Effusions of Sensibility (amaitugabeko eleberria)
  • The Monk (1796)
  • Village Virtues: A Dramatic Satire(1796)
  • The Castle Spectre (1796)
  • The Minister: A Tragedy, in Five Acts (1797)
  • The East Indian: A Comedy in Five Acts (1800)
  • Tales of Wonder (1801)
  • Alfonso, King of Castile: A Tragedy in Five Acts (1801)
  • The Bravo of Venice (1805)
  • Adelgitha; or, The Fruit of a Single Error. A Tragedy in Five Acts (1806)
  • Romantic Tales (1808)
  • Journal of a West Indian Proprietor (1833)
  • The Life and Correspondence of M. G. Lewis (1839)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matthew Lewis Aldatu lotura Wikidatan