Matxitxakoko itsas bataila
Wikipedia(e)tik
| Matxitxakoko itsas bataila | |
|---|---|
| {{{frontea}}} — Gerra Zibila | |
Matxitxako lurmuturra |
|
| Data: 1937ko martxoaren 5a | |
| Lekua: Matxitxako lurmuturraren aurrean |
|
| Emaitza: Frankisten garaipena | |
| Borrokan | |
| Buruzagiak | |
| Enrique Moreno | Alejo Bilbao Manuel Galdos Francisco Elortegi Salvador Moreno |
| Indarrak | |
| {{{indarra1}}} | {{{indarra2}}} |
| Eroriak | |
| Ez | "Bou Nabarra" eta 34 marinel |
|
{{kanpainataula {{{kanpaina}}}}} |
|
Matxitxakoko itsas bataila 1937. urteko martxoaren 5ean, Bizkaiko Matxitxako lurmuturraren aurrean gertatu zen itsaso-borrokari deritzo.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Martxoaren 4ean Bizkaya, Gipuzkoa, Donostia eta Nabarra bou-ak atera ziren Baionatik, Galdames ontziaren gutunak, bidaiariak, makineria eta Eusko Jaurlaritzarentzako nikelezko 500 tona txanpon babesteko.
Martxoaren 5eko goizean Canarias gurutze-ontziarekin eta honek atzemandako itsasontzi baterekin (Yorkbrook) topa ziren oso metro gutxira lainoa baitzegoen eta Bouak haien garraioa babesteko Canarias eraso zuten, Gipuzkoa eta Nabarra harengana botaz. Canarias bere kanoi handienak erabili zituen, Gipuzkoa hiru kanoikadaz suak hartu zuen itsasertzera hurbilduz. Beste aldetik Nabarra bouak borrokan jarraitu zuen hondoratu arte, arratsaldeko lauretan.
Bizkaya bouak maniobra ausarta eginez Yorkbrook ontzi estoniarra eraman zuen Bermeoko portura, Canarias Gipuzkoaren erasopean ez zen konturatu eta nahiago zuen Galdamesi, Nabarrari eta Donostiari kasu egitea, Canariasekoek uste baitzuten Bermeoko portua txikiegia zela Yorkbrook bezalako ontzia porturatzeko. Yorkbrookek 500 hegazkin bonba, 200 subfusil eta metrailadoreentzako 20 milioi kartutxo zituen. Yorkbrooken armak ez ziren ez armada frankistentzako ez Errepublikako gobernurako, agian Alemaniarako baina ontzi honen ingurukoa buruhauste bat da.
Gipuzkoa Galea lurmuturrako kanoien irismenera Canarias egotea zuen estrategia, ia lortu ere, baina Gipuzkoa su bola bat bezala Altsumendi atoi-ontziak lagunduta porturatu zen Bilboko portura.
Galdames Canariasen eskuetan geratu zen eta Donostia itsas zabalera sartu zen ihes egiteko, gerora Arcachonen atrakatzeko.
Nabarra bouko kapitaina, lehen ofiziala eta 32 gizon hil ziren, gainerako 20 gizon, batzuk zaurituak, Canariasek hartu zituen. Nabarrako gudariei haien ausardiagatik askatasuna eman zioten.
[aldatu] Itsas gudari eguna
Gertakari hau gogoratzeko, itsas gudari eguna sortu zen, Bermeoko EAk antolatuta. 2007. urtean, artelan berriak ordezkatu zuen lehendik zegoen oroitzapen monolitoa, artelan biak Nestor Basterretxearenak dira.
[aldatu] Bitxikeriak
Bataila honen omenez Urdaibai arraun elkarteak bere traineruari Bou Bizkaia izena jarri dio.
[aldatu] Ikus,Gainera
[aldatu] Erreferentziak
- Historia general de la guerra de euskadi, VI liburukia (1981), Luis Haranburu-editor eta Naroki ed.

