Matxitxakoko itsasargia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Matxitxakoko itsasargia
Matxitxako lurmuturra, itsasargiaren kokapenaMatxitxako lurmuturra, itsasargiaren kokapena
Kokapena: 43°27.2′N 2°45.2′W / 43.4533°N 2.7533°W / 43.4533; -2.7533Koordenatuak: 43°27.2′N 2°45.2′W / 43.4533°N 2.7533°W / 43.4533; -2.7533
Udalerria: Bermeo
Eraikuntza: 1909
Altuera: 20,6
Garaiera: 122
Argien luzera: 30 itsas milia
Argiak: distira zuri 1, 7 s
Linterna: 3000 W
Bisitagarria: Ez
Zaindaria: Bai

Matxitxakoko itsasargia Bermeon dagoen itsasargia da, izen bereko lurmuturrean hain zuzen ere[1].

Bermeok hiru itsasargi izan ditu: bata Lamiar puntaren mendebaldean dagoen Errosapeko itsasargia (1912) eta Matxitxakon bi, antzinakoa (1852an eraikia) eta egungoa[2].

Lurmuturrean, itsasoaren mailatik 122 metrora, eta hogei metroko dorrean, lurmuturreko itsasargia dago. Antzina itsasargizaina zegoen arren, gaur egun automatikoa da, eta lainoaz ohartzeko abisua emateko gai da. Itsasargiko argia 30 itsas miliatan ikus daiteke.

Antzinako itsasargia, egun laino-sirena duena.

Rafael de La Cerda ingeniariak 1909an itsasargi berria eraiki zuen, 1852an altxatutako eraikuntza berria ordezkatuz[2]. 1854tik 1863ra Bizkaiko itsasargizainen eskola izan zen[3]. Matxitxako lurmuturreko itsasargian, Bizkaiko azken itsasargizaina jubilatu zen.

1937an 4.000 watteko lanpara monofasiko batekin elektrifikatu zuten, 1955ean 3.000 watteko trifasiko batekin ordezkatua[4].

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Ikus, gainera

Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak