Mau-Mau matxinada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kenyako map

Mau Mau matxinada 1952 eta 1960 bitartean Kenyako matxinoek, batik bat Kikuyu tribukoek (baita Embu eta Merukoek ere) Erresuma Batuaren aginte kolonialaren kontra burutatako errebolta izan zen. Matxinadak, berehalako emaitza militarrik lortu ez arren, 1963ko Kenyanko independentziarako urrats erabakigarriak eman zituen.

Elkarte sekretua zen, iniziazio errituak egiten zituen, eta Europaren eta kristautasunaren aurkakoa zen. Zurien eta zurien alde zeuden indigenen aurkako gero eta eraso gehiago egiten hasi ziren. Kenyako agintariek haiei aurre egiteko benetako sarraskitze-gerra hasi zuten, britaniar hegazkinen eta tropen laguntzaz. 1954ko otsailean, 162.000 indigena zeuden atxilotuta, eta 69.000 epaituta. Haietako 30.000 kartzelan zeuden.

Kikuyuek ez zioten Mau Mau izena eman, Muingi ("Mugimendua"), Muigwithania ("Ulermena"), Muma wa Uiguano ("Batasuneko Zina") baizik. Mau Mau izenaren esanahia zalantzazkoa da. Honakoak dira etimologia batzuk:

  • muin batzuen izena
  • kolono britaniarrek asmatutako esanahirik gabeko hitza, matxinoen eta euren giza-antolakuntza konplexua mezprezatxeko
  • "Mzungu Aende Ulaya — Mwafrika Apate Uhuru" esaldiaren akronimoa, zein, swahiliz zera esan nahi du: "Gizaki zuriak atzerrira buelta daitezela, afrikarrak independentzia lortu ahal izateko".
  • "Uma Uma" (Kanpora, kanpora) esaldiaren gaizkiulertua.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mau-Mau matxinada Aldatu lotura Wikidatan