Maurice André

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice André

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaurice Jean André
JaiotzaAlès1933ko maiatzaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBaiona2012ko otsailaren 25a (78 urte)
Hobiratze lekuaSaint-André-Capcèze
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Raymond Sabarich (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jardueraktronpeta-jotzailea eta musika-irakaslea
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Musika instrumentuatronpeta
DiskoetxeaEMI Classics
Erato Records (en) Itzuli
RCA Records
Philips

maurice-andre.com
IMDB: nm1693097 Pinterest: bagtarap Musicbrainz: 24568d6a-34bb-44a0-8379-423709aa8ef0 Discogs: 578734 Allmusic: mn0000865122 Find a Grave: 85808817 Edit the value on Wikidata

Maurice André (Alès, Frantzia, 1933ko maiatzaren 21a - Baiona, 2012ko otsailaren 25a) frantziar tronpeta-jotzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meatzari-familia batean sortu zen, eta tronpeta ikasten hasi zen garai berean hasi zen meatokietan lanean. 1951n, Parisko Kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak, Sabarich irakasle zuela. Kornetako eta tronpetako lehenengo sariak irabazi zituen. 1953tik 1963ra, ORTFko orkestra filarmonikoan jardun zuen, eta, 1962tik 1967ra, Opera Komikoan. Bakarlari gisa aritzen zen, batez ere, garai hartan, eta berehala hartu zuen ospea mundu osoan. Sariak irabazi zituen Genevan (1955) eta Munichen (1963). 1967tik 1978ra, Parisko Kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta, kargu horretan zela, errepertorio barrokoan sartu zuen tronpeta txikia. Ahazturik zeuden hainbat eta hainbat lan barroko eta klasiko berreskuratu zituen Andrék. Selmer etxearekin lan egin du si bemoleko piccolo tronpeta sortzeko. Andréri esker, XX. mendearen amaierako eskola nagusietako bat bihurtu da Frantziako Tronpeta Eskola.

Azken urteetan Urruñan bizi eta Baionako ospitalean hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice André Aldatu lotura Wikidatan