Maurice Denis
Wikipedia(e)tik
Maurice Denis margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazle frantsesa izan zen (Granville, 1870 - Saint-Germain-en-Laye, Paris, 1943). Sinbolismoaren kritikaria, Nabis taldeko kidea izan zen. 1895-1897 bitartean Italian izan zen, eta bertan nazarenoen pinturaren eta XIV-XV. mendeko erlijiozko freskoen margolarien eragin handia izan zuen. G. Desvaillièresekin batera erlijiozko artea garatzeko lantegia sortu zuen 1919. urtean. Champs-Elyséeseko antzokiko sabaia pintatu zuen 1912an. Maurice Denis pinturaren kritikan nabarmendu zen, batez ere, eta hainbat liburu argitaratu zuen horren gainean.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.