Maurice Emmanuel
Wikipedia(e)tik
Maurice Emmanuel (Bar-sur-Aube, Frantzia, 1862ko maiatzaren 2a - Paris, Frantzia, 1938ko abenduaren 14a) musikagile eta musika-jotzaile frantsesa izan zen.
Parisko Musika Eskola Nazionaleko irakasle eta Santa Klotilde elizako kaperako maisua izan zen. Utzi dituen obra ugarien artean, aipagarriak dira Salamine opera (1929) eta Histoire de la langue musicale obra teorikoa (bi liburuki, 1911-1918).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.