Maurice Merleau-Ponty

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Merleau-Pontyren erretratua

Maurice Merleau-Ponty (Rochefort-sur-Mer, Frantzia, 1908ko martxoaren 14a - Paris, Frantzia, 1961eko maiatzaren 3a) frantses filosofoa izan zen.

Biografia

Edmund Husserlen eraginpean, fenomenologiaren jarraitzailea izan zen, baina, fenomenologista gehienek ez bezala, kontzientzia baino harantzagoko mundu baten errealitate materiala baiesten zuen.

1940-1950 urteetan Karl Marxen materialismo historikoaren bidetik abiatu zen, baina geroago, hizkuntzaren eta esanahiaren azterketaz arduratu zen batez ere.

Lan aipagarrienak: La structure du comportement (1942, Jokabidearen egitura) eta Phénoménologie de la perception (1945, Pertzeptzioaren fenomenologia).


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maurice Merleau-Ponty Aldatu lotura Wikidatan