Maurice Plantier

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Plantier
Datu pertsonalak
Jaio 1921eko urtarrilaren 29a
Biarritz (Lapurdi)
Hil 2006ko urtarrilaren 25a
Paris (Frantzia)

Maurice Plantier[1] ( Biarritz 1921eko urtarrilaren 29 - Paris 2006ko urtarrilaren 25) politikari lapurtarra da. Bizitza gehienbat beste leku batzuetan, bereziki Bearnon garatu zuen.

Biografia zertzeladak

Bere aita Orthezen medikua zen. Ikasketez bera ere Medikuntzan ikasi zuen Bordelen; Bigarren Mundu Gerraren ostean amaitu zituen, tartean borrokan oso inplikatuta ibili zelako.

1940ko urritik nazien kontrako Erresistentzian parte hartu zuen, hasieran Alliance eta Allyre Buckmaster sareetan. 1941eko maiatzean atxilotu zuten baina ihes egitea lortu zuen eta informazioa pasatzen zuen sare batean segitu zuen lanean. 1944ko uztailean corps franc Pommiès delakoan sartu zen eta bi hilabete geroago mina bat lehertu zenean bere ezkerreko hanka galdu zuen.

1951tik mediku aritu zen Kamerunen, Ayos, Jaunde eta Doualan. 1958an Artixera (Bearno, Okzitania) joan zen mediku lanetan bere aita ordezkatzera.

Erresistentzian aritzeagatik Ohorezko Legioa eta "Erresistentziaren Domina" lortu zituen. Goi mailako politika karguak 1981ean utzi zituenean Association nationale des Médaillés de la Résistance française eta Fondation de la Résistance elkarteetan aritzeari ekin zion.

Horregatik guztiagatik 2003ko urriaren 15ean Jacques Chirac Frantziako presidenteak Meritu Nazionalaren Ordenaren Gurutze Handia eman zion.

Politikan

Joera politiko gaullistakoa zen. 1947an Bordelen de Gaullek sortutako RPF alderdian sartu zen

Erreferentziak

  1. Okzitaniera arautuan Plantièr; Miquèu Groscaudek Dictionnaire étymologique des noms de famille gascons-en (Radio País, 1992, Paue) plantièr hitzak "mintegi, landaretegi" esan nahi duela azaltzen du.
  2. 1946 eta 1951 artean egon zen hauteskunde-koalizioa; kiderik ezagunena François Mitterrand izan zen.
  3. Egin zuen proposamen bakarrenetakoa NBEren tutoretzaren kontrakoa izan zen.
  4. Alderdi gaullistak 1971n hartu zuen izena; 1976an RPR bihurtua.
  5. Kargu hau "behe mailako ministro" gisa defini daiteke.

Kanpo loturak