Maurice Saatchi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Maurice Saatchi (Bagdad, Irak, 1946ko ekainaren 21a) Erresuma Batuko publizista eta politikaria da.

Biografia

Aita inportatzailea zuen, eta 1947an Ingalaterrara joan zen familiarekin antisemitismotik ihesi. Saatchik London School of Economicsen egin zituen ikasketak, eta soziologiako lizentzia eskuratu zuen. Ondoren argitalpenaren munduan sartu zen, baina lan hura utzi eta publizitate-agentzia bat sortu zuen anaia Charlesekin: Saatchi&Saatchi. Agentzia hura garrantzi handiko konpainia bihurtu zen, eta beste enpresa batzuk bereganatu zituen. 1979an, Britainia Handiko agentzia handiena zen; 1981ean, Europako handiena, eta, 1986an, munduko handiena. 1978an, Saatchi&Saatchi etxeak Margaret Thatcherren kanpaina babestu zuen, eta, geroztik, ikerketa- eta aholkularitza-zerbitzuak ere eskaini zituen agentziak. 1987an, finantza-gorabehera handiak izan zituen, baina, 1992an, Hego Afrikako William de Klerken aldeko erreferenduma antolatzeko kontratatu zuten Saatchi&Saatchi.

Erreferentziak