Maurice Tillieux

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Tillieux

Bizitza
JaiotzaHuy1921eko abuztuaren 7a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTours1978ko otsailaren 2a (56 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkomikigilea, idazlea eta polizia generoko idazlea
Enplegatzailea(k)Spirou (en) Itzuli
Q1642998 Itzuli
Lan nabarmenak
MugimenduaMarcinelle school (en) Itzuli

Maurice Tillieux, Tillieux bezala sinatzen zuena, Marcinelleren eskola deritzoneko belgikar komikilari bat izan zen. Liejako probintziako Huy hirian jaio zen 1921eko abuztuak 7an eta uste baino lehenago hil zen 1978ko otsailak 2an auto istripu baten ondorioz. Gil Pupila sailaren sortzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maurice Tillieuxek merkataritzako marinel izateko ikasi zuen, baina Bigarren Mundu Gerrak bere planak zapuztu zituen. Le navire qui tue ses capitaines izenburuko eleberri bat idatzi zuen 1943an eta irrimarrak eta marrazkiak egin zituen "Le Moustique"ntzat.

1949an Félix sail poliziako sortu zuen, Gil Pupila izenarekin egokitu zuena Le Journal de Spirourentzat. Azken aldizkari honetan gidoilari lanak egingo zituen Francis (Marc Lebout et son voisin), Piroton (Jess Long), Roba (La Ribambelle) edo Walthéry (Natacha) bezalako marrazkilarientzat.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grafikoki, Tillieux lerro argiaren ordezkaritzat har daiteke, argi eta itzal efektuak eskola honetako beste marrazkilari batzuk baino sarriago erabili bazituen ere. Baina bere estiloa, batez ere, bere intriga poliziakoengatik bereiztu zen, aldi berean lehor eta umoretsuak ziren elkarrizketekin, baita 1950eko hamarkadako Frantzia industrialaren giroa berezartzeko bere ahalmenagatik ere, zein bere lan osoan ikus daitekeen. Autoen zale sutsua, talentuz marraztu zituen gerraondoko ibilgailu mitiko gehienak.

Tillieux batez ere bi esparrutan aritu zen: umorezko sail poliziakoa, bere sorkuntzak izan ziren Félix, Marco Jaguar, eta, batez ere Gil Pupilarekin, eta orrialde erdiko txisteak bere antiheroia zen Césarrekin eta Marc Lebout et son voisin sailarekin, Ford T baten abenturak aurkezten zituena.