Maurice Wilkins

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maurice Wilkins

Bizitza
JaiotzaPongaroa (en) Itzuli1916ko abenduaren 15a
Herrialdea Zeelanda Berria
HeriotzaBlackheath (en) Itzuli2004ko urriaren 5a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Patricia Ann Chidgey (en) Itzuli
Ruth Wilkins (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea
King Edward's School (en) Itzuli
Birminghamgo Unibertsitatea Doktoretza
Saint John's College (Cambridge)
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Doktoretza
Tesi zuzendariaJohn Turton Randall (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Yehudi K. Levine (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbiofisikaria, medikua, fisikaria, kristalografoa eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Londresko King's College
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
European Molecular Biology Organization (en) Itzuli

Find a Grave: 9563682 Edit the value on Wikidata
Maurice Wilkins

Maurice Wilkins (Pongaroa, Zeelanda Berria, 1916ko abenduaren 15a -Londres, Erresuma Batua, 2004ko urriaren 5a) britainiar biofisikaria izan zen, jatorriz Zeelanda Berrikoa.

Birminghamen eta Cambridgen egin zituen ikasketak. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetan lan egin zuen atomo-bonbetan erabiltzeko uranioaren isotopoen espektrografian. Britainia Handira itzuli zenean, fisika biologikoa landu zuen batik bat. Besteren artean, molekulak ikertu zituen X izpien difrakzioan oinarriturik, eta haren ikerketa bati esker zehaztu ahal izan zen James Watsonek eta Francis Crickek proposaturiko DNAren molekularen egitura; 1962ko Medikuntzako Nobel Saria lortu zuten hirurek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]