Max Frisch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Max Rudolf Frisch (Zurich, 1911ko maiatzaren 15a – Zurich, 1991ko apirilaren 4a) arkitekto eta idazle suitzarra izan zen, antzerkia eta eleberria bereziki landu zituena. Bigarren Mundu Gerraren ondoren alemanezko literaturak duen egilerik nabarmenetarikoa da, bai eta XX. mendeko suitzar idazlerik ezagunenetarikoa ere.

Lanbidez arkitektoa zen. Antzerkigintzan aritu zen batez ere. Haren lanak parabolen antzekoak dira; psikologiak, ohiturek ez dute garrantzirik; pertsonaiak alegorikoak dira, lirismoa eta umorea guztiz alde batera uzten ez baditu ere. Brecht-en eragina igartzen zaio. Biedermann und die Brandstifter (1958, Su-emailleak, Antonio Labaienek itzulia), Zurich-eko burgesiaren aurreiritzi eta ahulezien satira da; Don Juan oder die Liebe zur Geometrie (1953, Don Joan edo geometriarekiko maitasuna), maitasunaren eta bikotearen ukapena; Andorra (1961), arrazismoaren salaketa. Eleberri garrantzizkoak idatzi zituen gizon modernoaren alienazioa gai hartuta: Ez naiz Stiller (1954), Homo faber (1957), eta Mein Name sei Gantenbein (1964, Demagun Gantenbein naizela) esaterako.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Stiller (1954)
  2. Homo Faber (1957); "Homo faber (Elkar, 2001). Joxe Austin Arrietak euskaraturik.
  3. Mein Name sei Gantenbein ("Demagun Gaztenbein naizela", 1964)
  4. Dienstbüchlein (1974)
  5. Montauk (1975)
  6. Tryptichon. Drei szenische Bilder (1978)
  7. Wilhelm Tell für die Schule (1978)
  8. Der Mensch erscheint im Holozän (1979)
  9. Blaubart ("Bizarrurdin", 1982)

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Nun singen sie wieder (1945)
  2. Santa Cruz (1947)
  3. Die Chinesische Mauer ("Txinako harresia", 1947)
  4. Als der Krieg zu Ende war (1949)
  5. Graf Öderland ("Oderland kondea", 1951)
  6. Firebugs ("Su-emaileak", 1953/1958)
  7. Don Juan oder Die Liebe zur Geometrie ("Don Juan edo geometriarekiko maitasuna", 1953)
  8. Die Grosse Wut des Philipp Hotz (1956)
  9. Andorra (1961)
  10. Biografie (1967)
  11. Jonas und sein Veteran (1989)

Beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Blätter aus dem Brotsack (1939)
  • Tagebuch 1946-1949 (1950)
  • Tagebuch 1966-1971 (1972)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Frisch Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]