Max Liebermann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Max Liebermann Gänserupferinnen
Antzara-lumatzaileak (1872), Max Liebermann
Max Liebermann Boys Bathing
Mutikoak bainatzen (1898), Max Liebermann

Max Liebermann Alemaniako margolaria (Berlin, 1847 - Berlin, 1935). Weimarren egin zituen margolaritzako ikasketak. Arrakasta handia izan zuen Antzara-lumatzaileak izeneko lanarekin (1872). 1873tik 1878ra, Parisen bizi izan zen, eta inpresionismorantz lerratu zen, Millet margolari handiaren eraginpean. Ikuspegiak eta erretratuak ere egin zituen. Alemaniako inpresionismoaren aitzindaritzat hartu izan da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Liebermann Aldatu lotura Wikidatan