Maxime Weygand

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maxime Weygand.

Maxime Weygand (Brusela, Belgika, 1867ko urtarrilaren 21a - Paris, Frantzia, 1965ko urtarrilaren 28a) frantses militarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen Mundu Gerran aliatuen Estatu Nagusiko buruzagia izan zen, eta 1920an Varsoviaren aurka boltxebikeen erasoak geldiarazteko frantses armadako aitzindaria. 1923an Siriako eta Libiako komisario nagusi izendatu zuten. 1940an jeneral egin zuten, eta alemaniarren inbasioei aurre egin behar izan zien. Pétainen agintaldian Defentsa ministro (1940) eta Afrikako Iparraldeko komandante nagusi izan zen (1940-1941). 1942. urtean alemaniarrek atxilo hartu eta Alemaniara eraman zuten. 1945ean aske geratu, eta 1948an bere kargua berreskuratu zuen.

Historia militarrari buruzko idazlanak idatzi zituen: Mémoires (1950-1957, "Memoriak"); Histoire de l´armée française (1938, "Frantses gudarosteko historia") eta Foch (1947).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maxime Weygand Aldatu lotura Wikidatan