Maximiliano I.a Josef Bavariakoa
Maximiliano I.a Josef Bavariakoa (Mannheim, 1756 - Nymphenburg, 1825) Bavariako lehenbiziko erregea izan zen. 1806tik 1826a bitartean izan zen errege.
Bizitza [aldatu]
Soldadutza Frantziako armadan egin zuen, eta jeneral izatera iritsi zen. 1795ean, anaia hil zitzaionean, Deux-Ponts-Birkenfeldeko duke bihurtu zen. 1799an lortu zuen Bavariako hautesle izatea. 1801ean Rhin ibaiaren ezkerraldeko zenbait eskualde Frantziari utzi zizkion. 1805ean Tirol eta Trentoko lurraldeak eskuratu zituen.
Napoleonen alde borrokatu zelako, Bavariako erregetzat onartu zuen hark (1806) eta berebat Bayreuth eta Salzburgo ere erantsi zizkion bere erresumari. 1813an Napoleon utzi eta aliatuen alde jarri zen, Bavaria independentea eta osoa utziko ziotelako baldintzarekin. 1815ean galdu egin zituen eskuratutako lurralde gehienak.
Protestantismoaren eta Ilustrazioaren aldeko erregea izan zen. 1808an Municheko Arte Ederretako Akademia sortu zuen. 1818an Bavaria Napoleonen ereduen araberako estatu zentralista bihurtuko zuen konstituzioa ezarri zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.