Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Maximiliano II.a Habsburgokoa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maximiliano II.a Habsburgokoa
Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

1564ko uztailaren 25a – 1576ko urriaren 12a
Aurrekoa Fernando I.a
Ondorengoa Rodolfo II.a

Hungariako erregea
1563ko irailaren 8a – 1576ko urriaren 12a
Aurrekoa Fernando I.a
Ondorengoa Rodolfo II.a

Bohemiako erregea
1562ko irailaren 20a – 1576ko urriaren 12a
Aurrekoa Fernando I.a
Ondorengoa Rodolfo II.a

Austriako artxidukea
1564ko uztailaren 25a – 1576ko urriaren 12a
Aurrekoa Fernando I.a
Ondorengoa Rodolfo II.a

Alemaniako erregea
1562ko azaroaren 28a – 1576ko urriaren 12a
Aurrekoa Fernando I.a
Ondorengoa Rodolfo II.a

Jaiotza 1527ko uztailaren 31
Viena
Heriotza 1576ko urriaren 12a
Ratisbona (49 urte)
Ezkontidea Maria Austriakoa
Senideak Aita: Fernando I.a
Ama: Ana Jagellon Hungariakoa
Erlijioa Katolikoa
Wappen röm.kaiser.JPG

Maximiliano II.a Habsburgokoa (Viena, 1527ko uztailaren 31 - Ratisbona, 1576ko urriaren 12a) Austriako artxidukea (1564-1576), Hungariako (1563-1572) eta Bohemiako (1562-1576) erregea, eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (1564-1576) izan zen. Bere politika erlijioso liberalari esker Alemaniako katoliko eta protestanteen arteko bakealdi bat lortu zen. Artisten mezenas eta humanista izan zen, baina bere helburu politikoak ez zituen gauzatu, ez etxean, ez atzerrian[1].

Fernando I.a enperadorearen eta Ana Jagellon Hungariakoaren semea zen. Espainiako gortean hezi zen. Karlos V.aren aginduetara ibili zen hark frantsesen (1544) eta Esmalkaldako Ligaren (1547) aurka izan zituen gatazketan. Haren alaba Mariarekin ezkondu zen 1548an. Hala ere, Erreforma Protestantearen aldera agertu zuen zaletasunagatik ez zuten errege egin. Azkenean katoliko bihurtu behar izan zuen Bohemiako eta Hungariako errege izateko (1562). 1564an enperadore bihurtu zen. Protestanteen eta katolikoen artean bakea egiten saiatu zen, baina hartu zituen neurriak gehiago izan ziren protestanteen mesederako. Fernando I.a hiltzean turkiarrek baliogabeko deklaratu zuten 1562ko su-etena. 1566an Suleiman Bikainak Vienari erasoa jo zion. Hura hil zenean haren seme Selim II.ak hartu zuen aginpidea, eta 1568an zortzi urterako bakea sinatu zuen Maximilianorekin, baina guztiarekin ere ez zion hark bakerik eman.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maximilian II Encyclopædia Britannica
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maximiliano II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan