Maya Angelou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Maya Angelou (2013)

Maya Angelou (Saint Louis, Missouri, Ameriketako Estatu Batuak, 1928ko apirilaren 4a - Winston-Salem, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2014ko maiatzaren 28a), Marguerite Annie Johnson jaioa, ingelesezko idazlea izan zen. Poeta eta eleberrigilea izateaz gainera, kantari, dantzari, antzezle, errebista-zuzendari eta eskubide zibilen aldeko ekintzaile ere izan da. Hegoafrikaren askatasunaren aldeko borrokalari batekin ezkondua dago. Lehenik Egipton eta gero Ghanan bizi eta lan egin zuen 1962tik 1966ra.

Lanik ezagunena I Know Why the Caged Bird Sings (1970, Badakit zergatik kantatzen duen kaiolako txoriak) nobela autobiografikoa da, erritmoz kargaturiko hizkera zorrotz eta argiaz afroamerikar emakume batzuen bizimodua deskribatzen duena. Prosa-lan gehienetan, arrazakeria salatu, eta adorea, iraunkortasuna, biziraupena eta norberaren estimazioa goraipatu izan ditu. Martin Luther King, Gerald Ford eta Jimmy Carterrekin lan egindakoa da. Ohorezko titulu eta sari ugari jaso ditu. 1993an, Bill Clintonek presidente-kargua hartu zuenean, On the Pulse of Morning poema irakurri zuen Maya Angelouk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Maya Angelou Aldatu lotura Wikidatan