Mazda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mazda
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli, kapital irekiko enpresa, Marka eta automobil marka
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaJaponia
Jarduera
KidetzaLinux Fundazioa
Eskumendekoak
Enplegatuak46.398 (2016)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaMasamichi Kogai (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formakabushiki gaisha
JabeaJapan Trustee Services Bank (en) Itzuli, Toyota, The Master Trust Bank of Japan (en) Itzuli eta Sumitomo Mitsui Banking Corporation
Zeren jabe
Balore-burtsaTokioko burtsa
Historia
Sorrera1920ko urtarrilaren 30a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: Mazda.Japan Twitter: Mazda_PR Instagram: mazda Youtube: UCMZEMDBucLI_ESwXweuVhPg Pinterest: mazdaaus Musicbrainz: e501bbcd-2315-4411-b8c5-1d0496471faf Edit the value on Wikidata

Mazda Motor Korporazioa (japonieraz: マツダ株式会社 Matsuda Kabushiki-gaisha?) egoitza nagusia Japoniako Hiroshiman daukan automobil-ekoizlea da. Japonian, Hiroshimaz gain, beste hiri hauetan ere fabrikak dituzte: Nishinoura, Nakanoseki (Hofu) eta Miyoshi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko logoa

Jujiro Matsudak Lehen Mundu Gerraren ostean eta Tokio ingurua lurrikara batek suntsitu ostean, 1920. urtean sortutako Toyo Cork Kogyo Company Ltd enpresa, kortxogintzatik makineria eta industria-ekipamendua egitera aldatu zuen. Hain zuzen ere, garraioa garapenerako garrantzia hartuz zihoan neurrian, bi gurpileko ibilgailua ekoizten hasi ziren, arrakasta handiz.

1927. urtean enpresak "Toyo Kogyo CO Ltd" izena hartu zuen, eta 1929. urtetik aurrera hiru gurpileko ibilgailu propioa egitea erabaki zuten: izen komertzialtzat Ahura Mazda hartu zuten. Lehenengo "Mazda DA" modeloa 1931. urtean kaleratu zuten, hain arrakasta handiz, handik hiru urtera ekoizpen-instalazioak handitu egin behar izan zituzten. Baina Estatu Batuekin sortu ziren arazoengatik, ibilgailugintza eta automobilgintza gutxituz joan ziren

Bigarren Mundu Gerraren ostean fabrikazioari ekin zioten berriro, 50eko hamarkadan berriro ere arrakasta handiz, eta hurrengo hamarkadan nazioarteko hedapena lortu zuen; lehenengo Europan, eta geroago Estatu Batuetan (1970etik aurrera).

Besteak beste, lau gurpileko automobilak egiten hasi ziren (Mazda R360 Coupe izan zen lehenengoa), eta teknologia garatuz, Mazda Cosmo erako deportiboak esportatzen hasi ziren, azkenean gama osoa merkaturatuz.

1973ko petrolioaren krisiak jota, Ford-ek Mazdako %25a eskuratu zuen; 90ko hamarkadan logo berria sortu zuten enpresarako. 2008. urtean Ford-ek Mazdan zeukan ondaretik %20 saldu zuen, eta handik bi urtera beste %10, baina lankidetzan jarraitzen dute.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrakastak eta krisiak gorabehera, 2008. urtean 39.364 langilek ziharduten Mazdan lanean. 2010. urtean 1.307.540 automobil ekoiztu zituen Mazdak, eta batez ere Txinan, Japonian, Europan Hego Amerikan eta Ipar Amerikan saltzen dituzte.

Mazda modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oraingo modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monobolumenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deportiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lur orotako ibilgailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pick Up-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenagoko modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kodo diseinudun modeloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nagare diseinuko modeloak, zaharragoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]