Mazedoniako Errepublika
| Mazedoniako Errepublika Република Македонија Republika Makedonija |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: - | |||
| Nazio ereserkia: Денес Над Македонија ( Gaur Mazedoniaren Gainean ) |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Skopje 42°0′N 21°26′E / 42°N 21.433°EKoordenatuak: 42°0′N 21°26′E / 42°N 21.433°E |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Mazedoniera1 | ||
| Gobernua
Presidentea
Lehen ministroa |
Errepublika parlamentarioaa Gjorge Ivanov Vlado Bučkovski |
||
| Independentzia - Jugoslaviatik |
1991 irailaren 8 |
||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
25.333 km² (146.) % 1,9% |
||
| Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea Herritarra |
2.045.262 (140.) 80 biztanle/km² (88.) mazedoniar |
||
| Dirua | Mazedoniar dinarra (MKD) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
CET (UTC +1) CEST (UTC +2) |
||
| Interneteko domeinua | .mk | ||
| Telefono aurrezenbakia | +380 |
||
|
1 lurralde edo udalerri bakoitzeko biztanleen %20a baino gehiagok beste hizkuntza bat hitz egiten badute, hein batean ofiziala ere bada. Hauek albaniera, turkiera, serbiera eta erromaniera dira.
|
|||
Mazedoniako Errepublika, sarri Mazedonia soilez ezaguna, Europako estatu itsasgabea da, Balkanen penintsulan kokatua. Mugakide ditu Serbia eta Montenegro iparraldean, Albania mendebaldean, Grezia hegoaldean eta Bulgaria ekialdean. Greziarekin duen izen liskarra dela-eta (Mazedonia izeneko eskualde bat gaur egun Greziaren barnean dago), Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia edo FYROM (ingelerazko Former Yugoslavian Republic of Macedoniatik) izena ere ematen zaio.
Hiriburua Skopje da.
Mazedonia NBEko kide da, baita Europako Kontseiluko kidea ere. Horiez gain, Europako Segurtasun eta Lankidetzako Erakundean eta Munduko Merkataritza Erakundean parte hartzen du. 2005eko abendutik, Europako Batasunean sartzeko hautagaia da, baita NATOn sartzekoa ere.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Mazedoniako Errepublika administratiboki maila administratibo bakarra du, udalerriak (mazedonieraz: општини, opštini; sing.: општина, opština). Guztira 84 udalerri daude herrialde osoan eta udalerri horietatik hamarrek Skopje Hiria osatzen dute.
Kanpo loturak [aldatu]
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
|
||||||||
