McCarthyismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Raymond McCarthy.
Maccarthismoaren garaiko panfleto antikomunista

McCarhysmoa (maccarthysmoa, maccarthismoa edo macartismoa) Estatu Batuetako historiako atal bat da 1950 eta 1956 artean garatua. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, 1950-1954 urteetan Estatu Batuetan, Joseph Raymond McCarthy senatariak ideia komunistak edo gobernuaren aurkakoak zituzten amerikar guztien kontra antolatu zuen kanpainari ematen zaion izena. Maccarthismoak Estatu Batuetako kulturako eta politikako hainbat pertsona espetxeratu, erbesteratu eta hiltzera ere kondenatu zituen, susmo hutsez edo oinarririk gabeko salaketa soilez: Rosenberg senar-emazteen kasua izan zen nabarmenenetakoa.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Hotzaren egoera bereziki larria zen. Sobietar Batasuna bonba atomikoarekin experimentatzen hasi zen 1949an, Mao Zedong boterera heldu zen urte horretan bertan eta Koreako gerra 1950eko maiatzean hasi zen.

Mehatxu atmosfera honetan, iritzi publiko estatubatuarrak politika indartsu eta oldarkor bat eskatzen zuen bloke sobietarraren aurka. 1950eko otsailean, Joseph McCarthy, Wisconsineko senatariak, parte hartu zuen Estatu departamenduan konspirazio komunista bat zegoela salatuz.

Horrela «sorginen ehiza» bat hasi zen, «gorriak» purgatzea helburu zuena. Antikomunista sutsuek lagunduta, botere handia irabazi zuen. Bere lan inkisitoriala, hasiera batean administrazioan agente komunisten infiltrazioa eragoztea helburu zuena, segituan ikerketa zentruetara eta Hollywoodera zabaldu zen eta bertan Hollywoodeko zerrenda beltza antolatu zuen. Langileek leialtasun froga bati aurre egin behar izan zioten, askori bere karrera kosta zitzaiona.

Pixkanaka, ahots batzuk maccarthysmoaren eta bere gehiegikerien aurka altxatzen hasi ziren. Baina McCarthyren erreinuarekin amaitu zuena Pentagonoa erasotzeko bere erabakia izan zen.

Jendea salatzera ohituta, oraingoan McCarthy berari egokitu zitzaion komisio baten aurrean azalpenak ematea, bere aliatu politikoen aldeko tratamendua lortzeko egin zituen presioegatik. Berehala, bere ospe eta influentzia guztia galdu zuen. Azkenean senatuak zentsura botu bat eman zion 1954. McCarthy alkoholean murgildu zen eta 1957an hil zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]