McCoy Tyner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
McCoy Tyner

Alfred McCoy Tyner (Philadelphia, Ameriketako Estatu Batuak, 1938ko abenduaren 11n - ) estatubatuar jazz pianojole bat da, ezaguna John Coltrane Quartetekin egindako lanagatik eta baita bere bakarkako karrera luzeagatik ere.

1961etik 1965ra John Coltraneren kuartetoan jo zuen, eta jazzeko historian klasikoak bilakatu diren hainbat disko grabatu zituen, “A Love Supreme” aipagarrienetako bat izanik. Coltraneren kuartetoa utzi ondoren post bop eta beste estilo batzuk jorratu ditu grabatu dituen diskoetan.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tynerren hiztegi melodikoa aberatsa da, blues gordinetik hasita eskala pentatoniko gaininposatuetara; akorde-ahotsak ulertzeko bere modua (bereziki laudunetan) gaur egungo jazz piano jole multzo handi batengan eragina izan du, bereziki Chick Corearengan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: McCoy Tyner Aldatu lotura Wikidatan