McMurdo basea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
McMurdo basea
View of Mcmurdo.jpg
McMurdo, Observation Hillen tontorretik ikusia.
Udalerria Antartika
Herrialdea  Antartika
Koordenatuak 77°51′00″S 166°40′00″E / 77.85000°S 166.66667°E / -77.85000; 166.66667Koordenatuak: 77°51′00″S 166°40′00″E / 77.85000°S 166.66667°E / -77.85000; 166.66667
Garaia 1956
McMurdo basea non dagoen adierazten duen Antartika-ko/-go/-eko mapa
McMurdo basea

McMurdo basea (ingelesez McMurdo Station) Antartikako Ross uhartearen magalean dago, McMurdo itsasartearen ertzean, Zeelanda Berritik 3.500 kilometro hegoaldera. Gune logistiko bezala balio du antartikar kontinente erdiarentzat eta gaur egun Raytheon Polar Servicesek kudeatzen du (Raytheon konpainiaren filialetako bat). Hego Poloaren beraren inguruan dagoen Amundsen-Scott basetik abiatzen diren edo bertara doazen pertsona eta hornigai guztiak beti igarotzen dira McMurdo basetik. Estazioa Ross Dependentzian dago, Zelanda Berriak aldarrikatzen duena.

Estazioa 1956an sortu zuen, McMurdo Itsaso eta Aireko Instalakuntza izenarekin, oraingo tokian, Robert Falcon Scott britainiar esploratzaileak, eta orain Antartikako komunitaterik handiena da. Scotten txabola oraindik zutik dago, McMurdoren kanpoaldeko zatian, Hut Point portuaren ondoan. Instalakuntzen artean portu bat, hiru abiazio zelai (horietako 2 estazionalak), heliportu bat eta 100 eraikin inguru daude. Egiten den lanaren lehen interesa zientifikoa da, baina bertan bizi den jendea, udan 1000 pertsonara iristen dena, neguan 200era jaisten da, kanpamendua mantentzeko erabili beharko diren hornigaiak tramitatzera dedikatzen direnak.

McMurdo basea Zeelanda Berriaren jabetzakoa den Scott basetik gutxi gora-behera 5 kilometrora dago.

Estazioaren instalakuntzak

Berriki kritika ugari sortu dira tratatu gabeko bere hondakinen igortzeari buruz, estatubatuar nazionalitatekoak ez diren pertsonei emandako tratuari buruz eta euren eraikuntza proiektuei buruz: bereziki McMurdo-Hego Poloa autopista. Hala eta guztiz ere, McMurdok (bertan bizi direnek "Mac-Town" deitzen dutena) antartikar kontinenteko estatubatuar aktibitateen gune bezala funtzionatzen jarraitzen du.

2003ko otsailak 15ean, basean lan egiten zuten 50 zientzialari Iraken inbasioaren aurkako nazioarteko protestara batu ziren.

Werner Herzogek 2006an eginiko "Encounters at the end of the world" film dokumentalaren zati handi bat McMurdo basean gertatzen da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (McMurdo basea)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -0.2 -6.3 -14 -17.4 -19.0 -19.1 -21.7 -22.8 -20.8 -15.5 -6.7 -0.8 -13.7
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.9 -9.5 -18.2 -20.7 -21.7 -23.0 -25.7 -26.1 -24.6 -18.9 -9.7 -3.4 -17
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -5.5 -11.6 -21.1 -24.9 -27.1 -27.3 -30.1 -31.8 -29.4 -23.4 -12.7 -6.0 -20.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 15.0 21.2 24.1 18.4 23.7 24.9 15.6 11.3 11.8 9.7 9.5 15.7 202.5
Iturria: Cool Antarctica[1]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: McMurdo basea Aldatu lotura Wikidatan