Meandro

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cuckmere ibaiaren meandroa, Ingalaterran

Meandroa ibai baten ibilgu oso bihurgunetsua da. Nagusiki, oso malda txikiko alubioi-lautadetan sortzen da; sedimentuak meandroaren ertz ganbilean metatzen dira, eta ertz ahurrean, indar zentrifugoaren ondorioz, higadura eta ibaiertzaren atzeratzea dira nagusi.

Meandro baten bizitza

Higaduraren ondorioz bi kanal makur elkartzen direnean, ibaiak bidea mozten du korronteen kontrako zonan eta orduan ferra-lakua edo idi-lepokoa (ingelesez, oxbow lake) edo meandro abandonatua eratzen da, sedimentuek aurreko meandroaren sarrera eta irteera itxitakoan ibaiaren kanaletik kanpo geratzen baita.

Meandroen geometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uraren ibilgu bihurgunetsuak deskribatzen dituen geometriaren atalari meandroen geometria deritzo. Ibaiertzen arteko distantzia neurtzen bada eta zabalera neurtzen bada, ur-goraldien mailak zehaztu daitezke.

Meandroen eraketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, azalpen eta definizio asko daude meandroen eraketari buruz. Azalpen horietako askok berezko faktoreei egiten diete erreferentzia, eta etengabeko mugimenduan dauden eta ibilbide bihurgunetsuak dituzten ibai-ibilguak aipatzen dituzte. Korronte horiek ezaugarri bihurgunetsuak dituen kanala eratzen dutenean, kanal horrek hainbat prozesu jasaten ditu, eta prozesu horietan bihurguneen tamaina eta forma konkaboa oso nabarmen handituko da, bihurguneen kanpoaldeetan gertatzen den higaduraren ondorioz sortzen den fluxu helikoidalaren eraginaren ondorioz.

Kurbaduraren barnealdetik kanpoaldera gertatzen den bat-bateko prozesuari deritzo fluxu helikoidal. Urak eta korronteek bihurgunearekin talka egiten dutenean higadura-prozesu bat hasten da, eta prozesu horretan barnealdeko abiadura igo egiten da eta kanpoaldekoa jaitsi. Indar zentrifugoen ondorioz kanpoaldeko ur-maila igo egiten da, eta uraren azala zeharka mugitzea eragiten du. Ulertu beharreko gai garrantzitsu bat da zergatik errekek eta errekastoek bihurguneak eratzen dituzten lehen aldiz. Duda barik, horri buruzko teoria asko dago, eta guztiek ez dituzte besteak indarrik gabe uzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meandro Aldatu lotura Wikidatan