Meatzaritza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chuquicamata meatzea (Txile), munduko meategi ireki handiena.

Meatzaritza lehen sektore ekonomikoaren jarduera da, mea eta beste produktu mineralak meatze edo meategietatik ustiatzen duena. Meatzariak dira meatzaritzan dihardutenak.

Meatzeak

Meatzeak irekiak (lur azalekoak) edo itxiak (lur azpikoak) izan daitezke.

Munduan

Euskal Herrian

XIX. mendearen bigarren erdian, meagintzak garapen handia izan zuen Euskal Herrian eta Bilbo eta inguruetako hazkunde industrialaren ardatza izan zen hamarkada askotan. Trapagaran eta Gallarta ondoko meategietatik ateratako burdina, portuko ontzietan kargatzen zuten Europako hainbat herrialdetara.

Euskal Herrian, Bizkaiko burdinaren ustiapena handia izan da beste garai batzuetan. Mendebaldean dagoen Meatzaldea eskualdean jarduera hau eduki dute historikoki, gaur egun meatzeak agortuta badaude ere. Gallartan dugu Meatzaritzaren Museoa, honen erakusgarri.

Bilbon ere, Bilbo Zaharra auzoan jarduera hau nagusi izan zen XIX. mendean bereziki, Miribillako meatzeak hustu arte.

Amerikan

Amerikan metal preziatuen ustiapena (urrea, zilarra eta abar) itzela izan da, Europak egindakoa. Adibide moduan, Potosin (Bolivia) zilarraren meatzeetatik agortu arte ustiatu zuten XVI. eta XVII. mendeetan, Espainiako dirua fabrikatzeko.

Afrikan

Afrikan ere metal preziatu ugari atera dute historian. Adibidez, Hegoafrikak ditu munduko erreserba handienetakoak urre eta diamantezkoak. Bestela, hainbat herrialde aberatsak dira aluminio, burdin, platino eta titanioa ustiatuz.

Europan

Britainia Handian, Gales izan da herrialde meatzari historikoa, ikatza, burdina, kobrea, zilarra, beruna eta urrea ustiatu dituena.

Penintsula Iberikoan, Asturias izan da tradizionalki meatzaritza landu duen lurraldea, batez ere ikatzarekin lotuta. Mieres eta Langreo dira herri meatzari historikoak.

Lotutako gaixotasunak

Silikosia jarduera ekonomiko honekin lotuta dagoen arnas gaixotasuna da, hilkortasun tasa handia eduki dezakeena.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meatzaritza Aldatu lotura Wikidatan