Mebyon Kernow

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mebyon Kernow (MK)
Buruzagia Dick Cole
Sorrera 1951
Egoitza nagusia Fraddon (Kornualles)
Ideologia politikoa kornuallestar abertzalea, sozialdemokrata
www.mebyonkernow.org

Mebyon Kernow (Kornuallesko Semeak) Erresuma Batuko alderdi politikoa da. Bere helburu garrantzitsuena Kornualles eskualdearentzat ahalik eta autogobernu maila handiena lortzea da.

1951ko urtarrilaren 6an sortu zen Redruthen egindako biltzar batean. Bertan honako helburu hauek ezarri ziren:

  1. - Tokian tokiko egoerak aztertu eta Kornuallesentzat kaltegarri izan daitezkeenei konponbidea ematea, horretarako beharrezkoa den iritzi publikoa sortuz.
  2. - Kornualleseko hizkuntza (kornubiera) eta literatura bultzatu eta indartzea.
  3. - Kornualleseko historia bertako ikuspegiz aztertu eta ikertzea.
  4. - Norbere buruaren ezagutza handituz, Kornuallesen izaera zeltikoa azpimarratzea, eta Nazio Zelten arteko harremana indartzea.
  5. - Jarritako helburuak lortzeko beharrezko argitalpenetan parte hartzea, artikuluak, txostenak, gutunak... idatziz.
  6. - Kornuallesen izaera zeltikoa azpimarratzen duten ikuskizun eta arte jarduerak bultzatzea.
  7. - Kornuallesen izaera berezia babestearen alde dauden guztiekin lankidetzan aritzea.

Erresuma Batuko estatu gabeko nazioetako alderdi nazionalista eta independentistekin harreman zuzenak dituzte, bereziki Galesko Plaid Cymrurekin, eta, neurri txikiagoan, baita Eskoziako Alderdi Nazionalarekin ere. Europa mailan Europako Aliantza Askea deituriko koalizioan parte hartzen dute.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]