Medal of Honor: Allied Assault

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Medal of Honor: Allied Assault (MOHAA) Medal of Honor sagaren bideojoko bat da. Ordenagailu jokoa da bakarrik eta bi hedapen ditu (Spearhead eta Breaktrougth).

2002. urtean atera zen eta hain arrakastatsua izan zen, zeren eta, orain arte ere arrakasta izan du. Saga osoaren moduan jarraitzen du, Bigarren Mundu Gerraan eta One Player Shooter eran (Tiratzaile Jokalari Bat: jokalaria lehenengo pertsonan tiro egiten). Powell Tenientea bezala jokatzen da. Gudari Amerikar bat da Rangers-en 1. batailoiean sartuta, OSS-sek hartua. 1942 eta 1943an girotuta, garai horretako armak, ibilgailuak eta uniformeak erakusten dira. Alemaniarrak hiltzearen gaian jarraitzen du (arazoak sortu zituena Alemanian). Normandiako lehorreratzean jokatu ahal du jokalariak edota Arzeweko gudan.

6 maila ditu eta maila bakoitza misioetan banatuta dago. Jokoa amaitu eta gero interneten jokatu ahalko da munduko beste jokalariekin. Mapa berriak eta uniforme berriak aurki daitezke hor.

Jokatzeko erak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokatzeko era desberdinak daude:

  • FREE FOR ALL (Guztiek guztien kontra): Joku modu honetan jokalariak edozein jokalari hil ahalko du aukeratutako armarekin. Normalean puntuazioa hilketak zenbatzen ditu.
  • TEAM MATCH (Taldeen bidez): Honetan, berriz, taldeak daude eta beste taldekoak hiltzea saiatu beharko duzu. "Axis" (Ardatza) bazara "Allies" (Aliatuak) hil beharko dituzu eta aldrebes.
  • ROUND BASED MATCH (Erronden bidez): Gutxien jolastuta da modu hau. Jokalariak taldeetan banatzen dira eta beste taldeko guztiak hil beharko dituzte. Taldeko beste guztiak hiltzen dituen taldea izango da garailea.
  • OBJETIVITY MATCH (Objetiboak betetzen): Taldeetan banatzen dira jokalariak. Helburu batzuk bete behar dituzte (gehienetan lehergailua ipintzea). Helburua lehertzen duen lehenengo taldeak irabazten du.
  • FREEZE TAG (Berria): Taldeen bidez jokatzen da. Normalean Sniper(frankotiratzile) armarekin bakarrik jolasten da. Beste taldeko norbait hiltzen duzunean izoztu egiten da eta berriro jolasteko, taldeko batek, izpi batekin urtu egin behar du.

Beste joko mota berriak daude baina oraindik ez daude hain zabalduak.

  • Game Spy: Medal of Honorren zerbitzariak bilatzeko programa arrakastatsua.
  • MODs: Medal of Honorren eraldaketak dira. Web orrialdetan aurkitu ahal dituzu eta zure jokoa pertsonalizatu ahal izango duzu. Zure zerbitzaria egiteko aukera ematen dizuten artxiboak deskargatu ahal dituzu.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) [1] Todmohaa
  • (Ingelesez) [2] MedalofHonor Filefront
  • (Gaztelaniaz) [3] Clan Stars