Medamud

Koordenatuak: 25°43′N 32°39′E / 25.717°N 32.650°E / 25.717; 32.650
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ptolomeotar tenpluaren hondakinak.
Planoa: Medamudeko tenplua.
Tiberioren izena duen erliebea.

Medamud (arabieraz المدامود‎ al-Madāmūd) gaur egungo Luxorretik zortzi kilometro ipar-ekialdera zegoen antzinako hiri egiptoarra da.

Tokia, Fernand Bisson de la Roquek industu zuen 1925etik eta eraikuntza mordoa argitara eman zuen, horien artean, zezen burudun antzinako gerraren jainkoa zen Monturi eskeinitako adobezko tenplu bat, Sesostris III.aren garaian datatua dagoena. Tenplu honek, barnean gurtza kaperak zituzten pilono eta barruti ireki batez osatutako antzinako santutegi bat ordezkatu zuen. Uste denez, antzinako santutegi hau, Egiptoko Antzinako Inperioaren garaikoa da.

XII. dinastiako eraikina, Egiptoko Inperio Ertainetik mantentzen diren eraikuntza erlijiosoetako adibide bitxietako bat da, Abidoseko Sesostris III.aren tenplua, Medinet Madiko tenplua eta El Fayumeko Qasr el-Saghakoekin batera, Medamuden garai berekoak edo handik gutxirakoak direnak, eta, jakina, baita Mentuhotep II.aren hil tenplua ere, XI. dinastiakoa, Deir el-Baharin.

Tenplua, apaintzen jarraituko da XIII. dinastiaren garaian, Egiptoko bigarren tarteko aroan eta, bereziki, Sebekhotep III.aren erregealdian, errege honek, bere aurrekoen zenbait baxuerliebe usurpatuko dituelarik, bere arbaso ospetsua zen Sesostris III.arena kasu, Karnakeko aire libreko museoan ikus daitezkeenak, non erregea, Montu jainkoak hartua irudikatuta dagoen, baita Louvren ere, tenpluko kaperetako baten ateko atezangoak eta ateburua kontserbatzen dituena, non Sebekhotepek bere izena berridatziko duen, tenplua, beranduago, XVIII. dinastiako faraoiek aldatuko dute, Tutmosis III.a barne, harrizko santutegia berreraiki eta bere irudiaren estatuekin apaindu zuena.

Bere gaur egungo egoeran, tenplua, ptolomeotar dinastiakoa da, eta erromatar enperadoreen agintaldietan zabaltzen eta apaintzen jarraitu zen. Enperadore askoren kartutxoak ikus daitezke, bereziki, Tiberiorenak. Bazegoen kai bat, nora Karnaketik Monturen tenplura lotutako kanal batetatik heltzen zena, esfingezko dromos bat aurretik zuela, gaur egun hondakinetan dagoena. Oraindik aurki daitezke duela milaka urteko erromesen testigutzak, margo eran, demotikoz idatziak, eskeintzak eta baita zizelkatutako "oin arrastoak".

Geroago, IV. eta V. mendeetan, hiru nabeko eliza kopto bat eraiki zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25°43′N 32°39′E / 25.717°N 32.650°E / 25.717; 32.650