Mediku partaidetzazko tortura
Mediku partaidetzazko tortura (edo mediku partaidetzazko itaunketa) da medikuntzako profesional batek parte hartzen duen tortura ekintza. Profesional horren partaidetza izan daiteke biktimak zer jasan dezakeen erabakitzea, torturaren eragina areagotuko duten tratamenduak jartzea, edo zuzenean torturatzaile izatea. Mediku partaidetzazko torturan, batzuetan, profesional horren medikuntzako jakintzak erabiltzen dira itaunketa edo gorputz zigorra bideratzeko, gizakien gaineko torturazko esperimentuak egiteko, edo presoak torturatzeko mediku onarpen profesionala emateko. Mediku partaidetzazko torturatzat hartzen dira, halaber, eurek nahi gabe gizakiei egindako torturazko esperimentu zientifikoak edo sasizientifikoak.
[aldatu] Medikuntzako etika eta nazioarteko legedia
Jakina da tortura medikoa mediku guztiek jarraitu beharreko etika medikoaren aurka doala.
- Naziek presoekin eginiko esperimentuak Nürembergeko epaiketetan gizadiaren aurkako krimentzat hartu ziren. Munduko mediku elkarteak sinatutako Genevako deklarazioan aldarrikatzen da medikuntzan dihardutenek giza bizitza errespetatuko dutela nahiz eta mehatxupean egon, eta ez dutela beren jakinduria baliatuko gizadiaren arauen aurka joateko.
- Nürembergeko epaiketen ondorioz Nurembergeko kodea sortu zuten, gizakiekin eginiko esperimentuak arautzen dituena.
- Nazien ankerkerien ondorioz, presoak torturatzea legez kanpo utzi zen.
Legediak baditu zulo batzuk, mediku partaidetzazko torturarekin zerikusia dutenak.
- Medikuen partaidetzarekin gobernuek sustatutako tortura eta indarkeria debekatuta dago nazioartean, baina maiz gertatzen da. Horren adibide dira Abu Ghraib espetxean (Irak) egindako torturak.
- Portaera egokia espero da medikuengandik, nahiz eta Nazio Batuen mediku etikaren printzipioak ezin diren aurrera eraman gobernuek berek arauak urratzen dituztenean.
Legedian dagoen hutsunea betetzeko, Kanadako VCST erakundeak (torturetatik bizirik atera direnen Victoriako koalizioa) etika komite bat osatzeko proposamena aurkeztu du, Nazio Batuek ezarritako arauak bete daitezen.
[aldatu] Mediku partaidetzazko tortura, historian
| Artikulu honek edo artikulu zati honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu. Lagundu ahal eta nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
-1937 eta 1945 tartean, japoniar armadaren parte ziren medikuak 10.000 txinatar, sobietar, amerikar eta beste presu hil egin zituzten torturen ondorioz.
- Bigarren Mundu Gerran japoniarrek arma biologikoak frogatu zituzten presoetan.
- 2. mundu gerran naziek esperimendu medikalak egin zituzten konzentrazio zelaietako presoekin. Hauetatik famatuena Josef Mengele zen, bere Auschwitzeko laborategian, honengatik herio jauna edo herioaren aingerua.
-2. mundu gerran japoniarrek bibisekzioa egin zuten preso amerikarretan.
-1970 eta 1971. urteen hartean jakin zen Erresuma Batuak desorientazio mentalaren teknika erabiltzen zuen Ipar Irlandan atxilotatuekin.
-Sobietar Batasuneko psikiatrikoetan, jasangaitzak ziren medikamenduak ematen zizkieten zigor bezala.
-1978. urtean esperimenduak egin ziren gizakietan Phnom Penheko Tuol Sleng espetxean.
-Hego Afrikako apartheidaren garaietan bertako armadan zeuden homosexualek bere homosexualitatea aldatzeko elektrodoen bidez edo lardaskeriak ziren sexu aldaketak eginez.