Mediterraneoa
Mediterraneoa edo Mediterraneo itsasoa[1] Ozeano Atlantikoaren ekialdean dagoen itsasoa da. Europa, Afrika eta Asiaren artean kokaturik, 2.500.000 km² inguru ditu, eta munduko barne itsaso handiena da.
Ozeano Atlantikoarekin, Gibraltarko itsasartearen bidez dago lotuta. Erromatarrek Mare Nostrum (Gure Itsasoa) deitu zioten.
Itsaso Gorriarekin lotzen du Suezko kanalak Egipton.
Eduki-taula |
Uharte nagusiak [aldatu]
- Ekialdean: Zipre, Kreta eta Rodas.
- Erdialdean: Sardinia, Korsika, Sizilia eta Malta.
- Mendebaldean: Mallorca eta Menorca (Balear Uharteak).
Barneko itsasoak [aldatu]
Mediterraneok barne hartzen ditu ondoko itsaso hauek:
Kostaldeko herrialde eta hiri nagusiak [aldatu]
Estatuak [aldatu]
Europakoak [aldatu]
- Espainia: Ceuta, Melilla, Valentzia, Bartzelona, Mallorcako Palma.
- Frantzia: Niza, Marseilla.
- Monako: Monako, Monte-Carlo.
- Italia: Genova, Palermo, Catania, Napoli, Bari, Ancona, Venezia, Trieste.
- Eslovenia: Koper.
- Kroazia: Rijeka, Split, Dubrovnik.
- Bosnia-Herzegovina.
- Montenegro: Bar.
- Albania: Durrës.
- Grezia: Patras, Atenas, Salonika.
Asiakoak [aldatu]
- Turkia: Izmir, Antalya.
- Libano: Tripoli, Beirut, Sidon, Tiro.
- Siria: Latakia, Tartus.
- Israel: Haifa.
Afrikakoak [aldatu]
- Egipto: Alexandria, Port Said.
- Libia: Bengazi, Tripoli.
- Tunisia: Tunis.
- Aljeria: Aljer, Oran.
- Maroko: Tanger, Tetuan.
Bestelako lurraldeak [aldatu]
- Okzitania: Niza, Marseilla, Monako.
- Katalan Herriak: Valentzia, Bartzelona, Palma, Eivissa, L'Alguer.
- Gibraltar: Gibraltar.
- Palestina: Gaza.
Ibaiak [aldatu]
Hurrengo ibaiak Mediterraneon itsasoratzen dira: Jucar, Segura, Ebro, Rodano, Po, Nilo.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ 159. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-6
| Mediterraneo itsasoa inguratzen duten estatuak | ||
|---|---|---|
|
|
||