Mediterranear baso
Mediterranear basoa klima mediterranearra daukaten lurraldeetan garatzen da. Negu epelak, uda lehorrak eta udazken eta udaberrietan prezipitazio altuak egotea dira mediterranear basoaren ezaugarri nagusiak. Gainera hainbat baso suteak ematen dira baina baso hauetako landaretza moldatuta dago. Baso hauek, Mediterranear Itsasoaren inguruan aurkitzen dira gehienbat. Hala ere, egon badaude beste munduko hainbat tokitan; Australiako hegoaldean, Afrika hegoaldean...
Eduki-taula |
Jatorria eta eboluzioa [aldatu]
Jatorria [aldatu]
Baso Mediterranearren jatorria antzinako ozeano batean dago, Tetis Itsasoa hain zuzen ere. Tetis Itsasoa gure arbasoak banatzen zituen bi kontinenteetan, Laurasia eta Gondwana (Afrika eta Europa). Denborarekin, baso haiek aldatuz joan ziren gaur egungo basoak sortu ziren arte.
Eboluzioa [aldatu]
Mediterranear basoen [[eboluzio]a] gizakiaren laguntzari esker izan da zati gehienean. Honek sorturiko aldaketek, landaretza berrien agerpenari lagundu zion eta baita beste batzuen desagerpenari ere. Neolitoan, gizakiak abeltzantza eta nekazaritza ekintzetan hasi zen. Aurreko belaunaldiak hezi zituen gaur egungo bobidoak, txerriak eta ahuntzen inguruan. Horregatik, oso ondo egokitu izan ziren mediterranear basoetara.
Mediterranear basoei dagokionez, eboluzioko gertakizun garrantzitsuenak hurrengoak izan dira:
- Ipar Amerika eta Eurasiaren arteko kontaktua. Honi esker, azaldu dezakegu zergatik aurki daitezke hainbat landaretza oso antzekoak direnak California inguruan eta Mediterranear itsaso inguruan. Esate baterako, Acer, Alnus, Arbutus, Clematis, Crataegus, Berberis Helianthemum, Cupressus, Fraxinus, Juniperus, Lonicera, Prunus, Rhamnus, Rosa, Rubus, Smilax, Lavatera, Salvia, Viburnum, Vitis, Pinus eta Quercus.
- Aro tertziarioan, Pliozenoan, krisialdi garrantzitsuak eman ziren denbora luze batean eta honek eragin izan zuen tenperatura egokitzapenera. Horrela, Tertziarioaren bukaeran, mediterranear basoak hainbat landare motez osaturik zegoen: Quercus mota ezberdinak (Quercus ilex, Quercus faginea, Quercus coccifera, Quercus cerris) edo Castanea, Acer monspessulanum, Carpinus orientalis, Smilax, Phillyrea, Cistus, Olea, Myrica eta Pistacia, Sabal, Chamaerops, Laurus, Cinnamonum, Persea, Sassafras, Oreodphne, Carya, Pterocarya, Platicaría, Engelhardia,Taxodium, Sequoia, Sciadopitys, Microtropis, Liquidambar, Hamamelis, Parrotia, Nyssa, Pinus, Abies, Picea, Tsuga, Cedrus, Cathaya, Fagus, Corylus, Betula, Tilia, Populus, Salix, Ulmus, Alnus.
Lehenengo krisialdi hauek, lehenengo glaziarren agerpenari lagundu zion Iparraldeko Hemisferioan.
Landaretzaren bioma taldeak [aldatu]
Landaretza honen biomaren komunitate garrantzitsuak osatzen dute:
- Basoa: Mediterranear basoak, nagusiki, zuhaitz hostotsuetaz osaturik dago. Adibidez, haritzak, Californiako eta Mediterraneoko sclerophyll-a, eukaliptoko basoak Australiako mendebaldean eta Nothofagus-eko basoak Chile erdialdean. Baso gehienak, udan euria egiten duen tokietan aurkitzen dira.
- Zuhaiztia: Haritz zuhaiztiak izan ohi dira Mediterraneoko eta Californiako ezagunenak. Hala ere, pinu kopurua oso altua da eta Californiako baso askotan, intxaur zuhaizti asko aurki daitezke.
- Belardia: Central Valley (California) Mediterraneoko belardi handiena da. Izan ere, belardi hauek, nekazaritzarako erabiltzen dira gehien bat. Oso zuhaitz gutxi aurkitzen dira belardietan. Baina gutxi horiek, haritzan, intxaur-zuhaitzak edo pinu-zuhaiztiak izaten dira.
Munduko mediterranear basoak [aldatu]
Biogeografian 4 gune garrantzitsu bereizten dira klima mediterranearrari dagokionez. Landaretza mediterranearra 30º eta 40º arteko tenperaturetan ematen da. Horregatik, bere izenak esaten duen bezala, baso mediterranearrak Mediterranear Itsasoaren inguruan aurkitzen dira gehienbat.
- Hegoafrikako leku zehatz batzuetan ere Mediterranear basoak aurkitu ditzazkegu. Itxaropen Oneko landaretza mediterranearrak fynbos izena jasotzen du. Sasiarte bat da landare desberdinez osatuta. Fynbosetan aurkitu daitezkeen landare espezie ezberdinen kopurua ikaragarri altua da eta horregatik ezagunak dira sasiarte horiek.
- Australiako hegoeladean eukaliptoko basoak oso arruntak izan ohi dira. Eukalipto moten arabera basoek izan bat edo beste jasotzen dute. Esate baterako, basoan "Eucalyptus diversicolo" nabariena bada basoa karri izena jasotzen du. Aldiz, "Eucalyptus masginata" nabarmenena baldin bada, basoa jarrah deituko da.
- Kaliforniako hegoaldean eta erdialdean, itsas ertzeko mendiak manzanitaz beterik aurkitzen dira,(Arctostaphylos manzanita). Ceanothus ere aurkitu daiteke. Klimaren aldaketa bertako landaretzan eragiten du. Klima epeltzen denean, landaretza mota berri bat agertu ohi da, entzinala.
- Txilen,desertuaren hegoaldeko ingurumenean, esklerofilako landaretza aurkitu daiteke.
Erreferentziak [aldatu]
- Fernando Valladeres, Jesús Julio Camarero, Fernando Pulido y Eustaquio Gil-Pelegrín. El bosque mediterráneo, un sistema humanizado y dinámico.
- Juan Arroyo, José S. Carrión, Arndt Hampe y Pedro Jordano. La distribución de las especies a diferentes escalas espacio-temporales.
- Miguel Ángel de Zavala, Regino Zamora, Fernando Pulido, Juan A. Blanco, J. Bosco Imbert, Teodoro Marañón, Federico J. Castillo y Fernando Valladares. Nuevas perspectivas en la conservación, restauración y gestión sostenible del bosque mediterráneo.
Kanpo loturak [aldatu]
- Landaredia (Euskaraz)
- Basoa arriskupean (Gaztelaniaz)
- Bosques Mediterraneos (Gaztelaniaz)
- The Mediterranean Forest (Ingelesez)
- WWF (Ingelesez)