Megapark

Koordenatuak: 43°17′22″N 3°00′10″W / 43.28944°N 3.00278°W / 43.28944; -3.00278
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°17′22″N 3°00′10″W / 43.28944°N 3.00278°W / 43.28944; -3.00278
Megaparkeko Ikea saltokiaren ikuspegia, A-8 errepidetik.

Megapark Barakaldoko udalerrian kokatuta dagoen merkataritza-gunea. Bilbo inguruan eraiki den azkenengoa. N-634 errepidearen albo batean dago Max Centerren aurrean. Ekialderantz hedatzen da, Barakaldoko San Vizente auzoan zehar. Euskal Herriko merkataritza-gunerik handiena da, 100.000 metro karratutik gora dituelarik.

Fase ezberdinetan zabaldu zen. Lehena 2004. urtean, eta azkena 2006. urteko udaberrian. IKEA, Media Markt, Leroy Merlin, Saturn eta beste hainbat denda txikiago biltzen ditu mertakal zentruak.

Megapark Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko udaberrian inauguratu zen, eta 12 zine areto eta hainbat denda biltzen ditu. IKEA dagoen tokitik ekialderantz hedatzen da San Vizenteko Dorreekiko paraleloan, ekialderago dagoen ertza Saturn denda dagoen tokia delarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]