Megaterio
Wikipedia(e)tik
Megaterioa Pleistozeno epokako ugaztun handia, horzgabea eta belarjalea, 6 m inguru luzea (Megatherium). Gaurko hartzaren antz handia zuen; buruhandia, iletsua eta atzaparluzea zen. Nahiz eta elefante baten neurritsukoa izan, gai zen isatsaren laguntzarekin atzeko hanken gainean tente egoteko.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.