Megiddo

Wikipedia(e)tik
Megido» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bibliako tellak - Megiddo, Hazor, Beer-Xeva1
UNESCOren gizateriaren ondarea
JPF-TelMegiddo.JPG

Megiddoko tell

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iii, iv, vi
Erreferentzia (ID) 1108
Kokalekua Israel
Eskualdea2 Asia
Koordenatuak 32°35′5″N 35°10′56″E / 32.58472°N 35.18222°E / 32.58472; 35.18222Koordenatuak: 32°35′5″N 35°10′56″E / 32.58472°N 35.18222°E / 32.58472; 35.18222
Izen ematea 2005 (XXIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Megiddo[1] (hebreeraz מגידו, Har-Megiddo; arabieraz: المجیدو‎, Tell al-Mutesellim), Mageddo edo Megiddo, Israelgo muino bat da, Jerusalemetik 90 kilometro iparraldera eta Haifatik 31 kilometro hego-mendebaldera dagoena.

Antzinatean, Megiddo hiri garrantzitsu bat zen, bere izena, egiptoar hieroglifoetan eta idazkera kuneiformean agertzen zelarik: "Amarnako gutunetan". Kokapen geografiko estrategikoa zuen, Jezreelgo haranean funtsezko komunikabide baten nagusi baitzen, Karmelo mendiaren haizpitarteen irteeran, Tanaketik ipar-mendebaldera eta, hiri honetatik, Tabor mendirako bidean. Armadek, Egiptotik Siriarantz jarraitzen zuten bideko geltoki nagusietako bat zen. Hebrearrek okupatu ostean, Isakarren lurraldean kokatua izan zen, baina Manasesen tribuari eman zioten.

Bere kokapenari buruz, Jakutek, XII. mendeko geografo arabiarrak "Ledjun, erromatar agindupean, Legio izena jaso zuen antzinako Mageddo hiria da" esan zuen. Han inguruan, hiru gudu ospetsu gertatu ziren, bata, K. a. XV. mendean, dokumentaturiko zaharrenetako bat, bigarrena, K. a. 609an, eta, azkena, 1918an. Toki arkeologiko garrantzitsu eta baliotsu bat da, antzinako finkapenen hondakinezko 26 estratuko muino bat, arrazoi historiko, teologiko eta geografikoengatik ezaguna.

Bibliak dioenaren arabera, toki hau, Jezreelgo harana, Apokalipsia edo Jesusek zuzendutako argiaren indarrak eta Satanas edo Antikristoak zuzendutako ilunpeko indarren arteko gerra, "Munduaren Amaiera"n, Armageddon izeneko behin betiko gudua. (Apokalipsia 16:16).

Har Ma-ge-don esaera greziarrak, hebreeratik hartua eta itzultzaile askok Armageddon bihurtua, "Megiddoko Mendia" edo "Tropen Biltzarraren Mendia" esan nahi du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Megiddo Aldatu lotura Wikidatan