Mehmet Fuad Koprülü

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mehmet Fuad Koprülü.

Mehmet Fuad Koprülü (Istanbul, 1890eko abenduaren 4a - Istanbul, 1966ko ekainaren 28a) Turkiako historialari eta politikaria izan zen. XVII. mendeko bisir familia ospetsu batean sortu zen. Poesia idazten hasi zen gaztetan, baina hori utzi eta historiaz eta literatura orokorraz arduratu zen aurrerantzean. Istanbuleko Unibertsitateko irakasle izan zen 1913tik aurrera, eta Turkologiako Institutua sortu zuen. Politikan 1936an hasi zen. Berak sortu zuen Alderdi Demokrata, eta Kanpo Arazoetarako ministro izan zen 1950-1957 bitartean.

Turkiako mistikoei buruzko azterketa bat eman zuen argitara 1919an, eta Turkiako literaturari buruzko obra garrantzitsu bat eman zuen ondoren: Islamaren Entziklopedia (1931). Inperio otomanoaren hastapenak obra handia argitaratu zuen 1935ean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmet Fuad Koprülü Aldatu lotura Wikidatan