Mehmet Koprülü

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mehmet Koprülü


Otomandar Inperioko bisir handia

1656ko irailaren 15a - 1661eko urriaren 31
Boynuyaralı Mehmed Pasha (en) Itzuli - Köprülü Fazıl Ahmed Pasha (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBerat, 1580 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaEdirne1661eko urriaren 31 (80/81 urte)
Hobiratze lekuaIstanbul
Familia
Seme-alabak
Familia
LeinuaKöprülü
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Mehmet Koprülü (albanieraz: Mehmed Pashë Kypriljoti edo Qyprilliu; Mehmed Pashá Rojniku ere deitua)(Rojnik, Beratetik hurbil, Albania, 1575 edo 1578Andrinopla, Otomandar Inperioa, gaur egun, Edirne, Turkia, 1661[1]eko urriaren 31) Koprülü dinastiaren sortzaile eta, 1656-1661 bitartean, Mehmed IV.a sultanaren agindupean, Inperio Otomanoko Bisir Handia izan zen.

Konya, Trebisonda eta Damaskoko gobernaria izan zen eta 1656an Bisir Handi kargua hartu zuen. Mehmetek inperioko istiluak konpontzeko neurri gogorrak hartu zituen: erbeste bidean jarri zituen gogoko ez zituen ulemak, matxinaturiko 4.000 soldadu hilarazi zituen, veneziarrak ohildu zituen Dardaneloetatik eta gogor zapaldu zituen Anatolia, Siria eta Egiptoko matxinadak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mehmet Koprülü Aldatu lotura Wikidatan
  1. Köprülü Mehmed Paşa 2012. Encyclopædia Britannica Online. 2012ko abenduaren 23an begiratua.