Meidumeko piramidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Meidumeko piramidea, arabiarrek piramide faltsua deitua (el-haram el-kaddab), El Fayumeko sarreran dago, Kairotik 100 kilometro ingurura. Erdiko egituraren hondarrak kontserbatzen dira, estalduraren hondakinek eratutako muino batez inguratua dagoena. Egiptoko IV. dinastiaren sortzailea izan zen Snefruren erregealdian eraiki ziren hiru piramideetako bat da. Besteak, Piramide Makurra eta Piramide Gorria dira.

K. a. XXVI. mendean datatua, kareharriz eraiki zen (egiptologoek uste dutenez, Egiptoko III. dinastiako azken faraoia izan zen Hunyren erregealdian, idazkun bakar batek ere hipotesi hau berresten ez duen arren). Jatorrian, zazpi harmaila zituen, beranduago zortzira hedatuak, eta, azkenik, Snefruk, piramide lau bat bihurtua. Gaur egun, soilik zortzi maila horietatik hiru baino ezin daitezke ikusi.

Piramideak, erortze bat jasan zuen antzinatean, eta, gaur egun, soilik bere barne nukleoko erdialdeko guneak dirau zutik, dorre itxura emanez, bakarra dena egiptoar piramideen artean. Itxura batean pausatua dagoen muinoa, benetan, erortze horren ondorioz sortutako hondakinez eratua dago: piramidearen estaldura, beheko geruzen gaineko itsaste ezaren ondorioz irristatu egingo zen, erdiko nukleoa agerian utziz. Badago bigarren hipotesi bat ere, irristaketa hau sekula gertatu ez zela dioena, baizik eta piramidea amaitu gabe dagoela. Teoria honen arabera, gaur egun oraindik piramidea inguratzen duten hondakinak, piramidea bera eraikitzeko behar izan ziren arrapalak desmuntatzearen ondorio izango lirateke.

Meidumeko piramidea

Hil multzoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meidumeko hil multzoaren planoa (puntuz adierazia, galtzada baten hondakinak
Hil tenplua eta hilarriak

Meidumeko hil multzoa, piramide lau batez, berari galtzada baten bidez elkartutako hil tenplu bat, ondoko piramide bat eta alboko nekropoli bat funtzionarioentzako mastabekin. Harrera tenplua desagertu egin zen, baina hil tenplua, tamaina xumekoa, oraindik zutik dago. Multzoaren inguruan eginiko indusketek, Jean-Philippe Lauer egiptologoaren arabera, piramidea eraikitzeko beharrezko blokeak garraiatzeko balio izango zuen adreiluzko arrapala baten hondakinak aurkitzea ahalbidetu zuten. Arrapala honen zabalerak, lau metro baino gutxiagokoa zena, monumentuaren sarreraraino harriak garraiatzeko erabiltzen zela esan nahi du. Ondoko piramidea, hegoaldean du, piramide nagusia eta barrutiaren harresiaren artean, eta oroitzapenezko tenplua ekialdeko zatian dago.

Piramide nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikuntzaren hiru faseen gainjartzea

Uste denez, Meidumeko piramidea, Egiptoko III. dinastiako azken faraoia izan zen Hunyrentzat eraikia izan zen, baina bere seme eta oinordekoa izan zen Snefruk amaitu eta usurpatu zuen, piramide mailakatutik horma lauko piramide bihurtuz ere erreformatu zuena, harmailak, kareharriz osatuz. Aurretik, etapa ezberdinetan eraikia izan zen, lehenik, zazpi mailako piramide mailakatu bezala, beranduago, zortzigarren bat gehitu zitzaiolarik. Egiptoko Inperio Berriaren garaian erori zela dioten zantzuak daude.

Piramide Eraitsia izenaz ezaguna, estalduraren kanpoaldeko geruzak erortzen hasi ziren, oinarria agerian utziz, honek, Piramide faltsua izena eman ziolarik. Egiptologoren batzuk, erorketa hau, Snefruren erregealdian gertatu zen, Piramide Makurraren malda 43ºtan aldatzera bultzatuz. XV. mendean, Al-Maqrizik, bost mailako mendi bat bezala deskribatu zuen, etengabe hondatzen zihoana, 1799an Napoleonen espedizioak ikertu zuenean hiru maila baino mantentzen ez zituelarik.

Perringek industu zuen 1837an, Karl Richard Lepsiusek 1843an eta beranduago Flinders Petriek, hil tenplua ekialdeko zatian aurkitu zuena. 1920an, Ludwig Borchardtek urruneneko gunea aztertu zuen, bere ondoren, lan honetan, Alan Rowek jarraitu zuelarik 1928an eta Ali el-Jolik 1970eko hamarkadan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meidumeko piramidearen estaldura

Piramideak, oinarrian, 147 metroko luzera zuen alboetan, eta 93,50 metroko altuera, bere egungo hondatze egoeran, 65 metroko altuera duen arren. Sarrera iparraldera begira dagoen aurpegian du, egungo lurraren mailatik 20 metroko altuerara.

Lehen hil ganbera
Jeisten den korridorea

Flinders Petrie, piramidean, lehen aldiz, 1881ean sartu zen, eta 1888 eta 1891 bitartean eginiko indusketak zuzendu zituen. Sarreraren ondoren, pasabideak 57 metro behera egiten duela aurkitu zuen, korridore horizontzal batetara iritsi arte, lurraren jatorrizko mailaren pixkat azpitik, aurreganbera funtzioa egiten duten bi gela dauden tokian, pasabide honek, hamar metroko tunel batetara daroa, nondik hil ganberara igotzen den. Ez da ezagutzen bertan nor lurperatua izan zen: eraikuntza, Hunyren erregealdian hasi bazen ere, ez zen Snefruren erregealdirarte amaitu, baina ez dirudi azken faraoi honen hilobia izango zenik.

Azken aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piramideak 1986tik ikertu zituzten Gilles Dormion eta Jean-Yves Verd'hurt arkitektoen lanek, piramidean bi hil ganbera berri aurkitzea ahalbidetu zuten. Amaitu gabeko hil ganberarako sarrerarako tunelaren gainean dagoen pasabide ireki bat da. Pasabide labur bat dago, jarraian, bi deskarga ganbera dituena, ganga mailakatuan eraikiak, hil ganbera bezala, baina askoz hobeto amaituak. Ez dago inongo komunikabiderik pasabide honen eta ganberen artean. Bigarren aurkikuntza, piramidean sarreran hasten den korridorearen paraleloan piramidetik igotzen den pasabide bat da. Pasaia, zati luze baten ondoren, oztopatua dago. Aurkikuntza honek, piramidearen plan orokorrari buruz berriz galdetzea ahalbidetu zuen: berriki aurkitutako espazioak, jatorrian ezagutzen ziren piramidearen espazioen ia tamaina berekoak dira.

Barne banaketa

Ondoko piramidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko piramidea

Ondoko piramide txiki bat dago errege hilobiaren hegoaldean, baina superegitura guztia eta azpiegituraren zati bat desagertu egin ziren. Vito Maragioglio eta Celeste Rinaldi arkitektoek, oraindik tokian ikus daitezkeen elementuetan oinarritutako berreraikuntza bat proposatu dute, piramide mailakatu bat zela eta bere hil ganberen plana, bere ondokoaren berdin-berdina zela frogatuz.

Nekropoli erantsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi gora-behera piramidetik 500 metro ingurura, Egiptoko IV. dinastiako nekropoli bat dago, printzeen eta Gorteko beste pertsonaia garrantzitsu batzuen hilobiak batzen dituena, horien artean, Snefruren seme zen Nefermaaten mastaba, Meidumeko antzarren margo ospetsua zuena, gaur egun Kairoko Egiptoar Museoan erakutsia dagoena, non Rahotep eta honen emazte Nefreten bi estatua ospetsu ere ikus daitezkeen, kareharri polikromatuan, Auguste Mariettek 1871n aurkitu zuen bere mastaban aurkituak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Meidumeko piramidea