Mein Kampf

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mein Kampfen bertsio frantsesa.

Mein Kampf (euskaraz Nire Borroka) Adolf Hitlerrek idatzitako liburua da, nazionalsozialismoaren ideiak adierazten dituena.

[aldatu] Atalak

Liburua bi liburukitan argitaratu zen. Lehenengo liburukia 1925ean agertu zen, "Atzera begiratzea" izenburuaz, eta atalburuak honako hauek dira:

  • I. Atalburua: Ama-supazterrean
  • II. Atalburua: Nire bizitzaren esperientziak Vienan
  • III. Atalburua: Vienako egonaldiaren garaiari buruzko hausnarketa politikoak
  • IV. Atalburua: Munich
  • V. Atalburua: Mundu-Gerra
  • VI. Atalburua: Gerra garaiko iragarkiak
  • VII. Atalburua: Iraultza
  • VIII. Atalburua: Nire jarduera politikoaren hastapena
  • IX. Atalburua: Lagileen Alemaniar Alderdia
  • X. Atalburua: Hondamenaren zergatia
  • XI. Atalburua: Naziotasuna eta arraza
  • XII. Atalburua: Langileen Alemaniar Alderdi Nazionalsozialistaren garapenaren lehenengo aldia

Bigarren liburukia 1928an agertu zen, "Mugimendu Nazionalsozialista" izenburupean. Atalburuak honako hauek dira:

  • I. Atalburua: Mundu-ikuskera eta Alderdia
  • II. Atalburua: Estatua
  • III. Atalburua: Jopuak eta hiritarrak
  • IV. Atalburua: Estatuaren ikusmolde arrazista eta nortasuna
  • V. Atalburua: Mundu-ikuskera eta Antolakuntza
  • VI. Atalburua: Gure lehenengo garaietako borroka, oratoriaren garrantzia
  • VII. Atalburua: Fronte Gorriaren aurkako borroka
  • VIII. Atalburua: Indartsua indartsuagoa da bakarrik dagoenean
  • IX. Atalburua: SA-ren xedeari eta antolakuntzari buruzko oinarrizko ideiak
  • X. Atalburua: Federalismoaren mozorroa
  • XI. Atalburua: Iragarkiak eta Antolakuntza
  • XII. Atalburua: Langileen Sindikatuen arazoa
  • XIII. Atalburua: Gerra ondoko Alemaniaren politika Aliantzista
  • XIV. Atalburua: Ekialdearekiko orientatze politikoa
  • XV. Atalburua: Legezko babesaren eskubidea.

Osteko urteetan eta gaur egun bi liburuki hauek liburu bakarrean argitaratu dira.

[aldatu] Ikus, gainera

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak