Mekanismo fokal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fitxategi:Focal Mechanism.svg
Hiru faila finito motak eta euren mekanismo fokalen irudikapena hondartza-bola diagrama erabilita.

Mekanismo fokala lurrikara batean uhin-sismikoek sortzen duten deformazio inelastikoa deskribatzeko erabiltzen den sistema da. Faila batekin harremanetan dauden kasuetan faila-planoaren orientazioa eta bere mugimednuaren bektorea zehazten du eta faila-plano soluzio izena ematen zaio. Mekanismo fokala lurrikara batean dauden momentuen tensoreak erabilita ondorioztatzen da eta hau ikusitako uhin formen analisitik egiten da. Sistema sinple bat P uhinen forma aztertzean datza, hau da, lehenengo iristen den P uhinaren momentua zein den, goranzkoa edo beheranzkoa. Metodo hau analisi zaharretan erabiltzen zen eta lurrikara txikietan oraindik ere erabil daiteke. Gaur egun sistema automatizatuak daude uhin forma horiek analizatzeko.[1]

Tensoreen momentuen soluzioa hondartza-bola diagrama erabiltzen adierazten da. Irradiatutako energia modeloa norabide bakarreko mugimenduan islatzen da, faila plano bakar batean. Matematikoki bigarren ordenako tensore batean bilakatzen da, konpresio eta estentsio moduan. Honi momentu-tentsore deritzo.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sipkin, S. A.. (1994). Rapid determination of global moment-tensor solutions. 21 Geophysical Reserach Letters, 1667-1670 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]