Melanesia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Melanesiako mapa.

Melanesia[1] Ozeano Bareko hegoaldeko uhartedi edo artxipelago handi bat da, Ozeaniako azpieskualde bat osatzen duena. Australiako ipar eta ipar-ekialdean dauden uharteak, Ginea Berria, Bismarck uhartedia, Salomon uharteak, Hebrida Berriak, Kaledonia Berria, Lealtad uhartea, Fiji uharteak eta Rotuna biltzen ditu.

Biztanle gutxi ditu. Hizkuntza asko erabiltzen dira (23 dira Kaledonia Berrian, eta 40 Salomon uharteetan). Erlijioari dagokionez, biztanleen % 53,4 animistak dira, % 20,9 katolikoak, % 17,7 protestanteak, eta % 3,8 hinduistak. Kanpotar asko dira, Indiakoak eta Pakistangoak batez ere. Mendi inguruko biztanleak Harri Aroan bizi dira oraindik, eta kostaldekoek aitzurrezko nekazaritzan oinarrituriko kultura dute. Gune garatuenetan kokoa, kakaoa eta kafea dira gai nagusiak. Kaledonia Berrian nolabaiteko garrantzia du meatzaritzak (zinka, beruna, urrea, eta, batez ere, nikela). Egoera politikoa oso nahasia da: Ginea Berriko ekialdeak, Bismarck uhartediak eta Salomon uhartediko uharte batzuek Papuasia-Ginea Berria osatzen dute; mendebaldeko Ginea Berria Indonesiaren barruan dago; Salomon uhartediko gainerako uharteek estatu burujabe bat osatzen dute 1978az geroztik; Kaledonia Berria Frantziaren eskuetan dago; Hebrida uharteek Vanuatu izeneko estatua osatzen dute 1980tik aurrera, eta Fiji uharteak ere burujabeak dira 1970az gero.


Uharte eta lurraldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Melanesia Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]