Melanina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Melanoma batean agertzen diren melaninaren pikorrak -ilun kolorekoak-.

Melanina melanozito izeneko zelulek ekoizten duten pigmentua da, kolore ilunekoa, ilean, erretinan eta larruazalean, besteak beste, dagoena. Gizakiarengan ez ezik, animalia gehienetan ere badago (ornodun zein ornogabeengan).

Melanina pigmentu fotobabeslea da, eguzkiaren izpi ultramoreen kalteak ekiditen dituena (izpi horiek mutagenoak baitira, eta melanomak sortzen dituzte), Melaninak izpi ultramore kaltegarriak xurgatzen ditu. Melanina gutxi dutenek (albinoek, larruazal zuriaren pertsonek eta zaharrek -melaninaren kopurua adina aurrera joan ahala gutxitzen baita-) aukera gehiago dute melanoma gaiztoak garatzeko.

Melanina sortzeko prozesuari melanogenesi deritzo, eta izpi ultramoreek eragiten dute.

Egitura kimikoari dagokionez, melanina tirosina aminoazidotik dator.

Melaninaren gabezia albinismo izeneko gaitzarekin lotuta dago. Melanina ugaria da larruazal iluneko gizabanakoengan.

Izpi ultramoreez gain, zenbait hormonak ere melanogenesia areagotzen dute (hipofisiak, esaterako, MSH -melanotropina- izeneko hormona jariatzen du, melanozitoen jarduera bizkortzen duena).