Ahatebeltz arrunt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melanitta nigra» orritik birbideratua)
Ahatebeltz arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaAnseriformes
FamiliaAnatidae
GeneroaMelanitta
Espeziea Melanitta nigra
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Zabalera0,85 m
Kumaldiaren tamaina6,9
Ahatebeltz arra.
Ahatebeltz emea.

Ahatebeltz arrunta (Melanitta nigra) anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da.

Itsas-hegazti hau tundran bizi da eta neguan Hegoaldeko Europara eta Iparraldeko Afrikara migratzen da[1]. Migrazio garaietan agertzen da Euskal Herriko kostaldean.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahate itsastar bat da, moko zabala, puntadun buztan luzea eta lumaia oso iluna duena. 44-54 cm arteko luzera eta 70-84 cm arteko hego-zabalera ditu. 560-950 gramo artean pisatzen du[2]. Arra beltza da erabat, mokoaren gainean duen zati laranja bat izan ezik, eta begiko eraztun fin horia. Emea ere iluna da baina gris-arre kolorekoa, eta masailak eta eztarria morroi argiak ditu. Arrak duen mokoaren antzekoa du emeak ere. Ahatebeltz gazteak emearen kolorekoak dira[3].

Habitata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugalketa garaian tundra edo landaretza urriak estalitako kontinente barneko eremuak okupatzen ditu[4]. Garai horretatik kanpora kostaldean bizi da, sakonera gutxiko uretan elikatzen baita, badia, padura, hondartza edo kai inguruetan[5]. Talde handiak osatzen ditu eta ur azalean flotatzen egoten dira edo ordenik gabeko hegaldietan.

Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Moluskuak jaten ditu gehienbat, baina tarteka intsektu urtarrak, arrain txikiak, arrainen arrautzak edo haziak ere jaten ditu. Inpulsoa hartzeko salto txiki bat egiten du eta uretan murgiltzen da harrapakina ehizateko[3].

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emea erakartzeko arra uraren gainean tente jartzen da eta emeari dei egiten dio[6]. Uretatik gertu egiten du habia. Zulo bat izaten da belar, goroldio, liken eta lumatxaz estalden duena. Ekaina aldera 6-8 arrautza jartzen ditu, krema kolorekoak. 30-31 egunetan zehar txitatzen ditu eta txitak jaio eta gutxira habia uzten dute eta beren kabuz hasten dira janari bila. 45-50 egun behar izaten dituzte erabat garatzeko[3].

Ahatebeltzaren ugaltze kolonia handienak Finlandia iparraldeko Sápmi (Laponia) eskualdean aurkitzen dira[2], 1.000 eta 2.000 bikote artean kontatu izan dira[7].

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean Systema naturae liburuan[8] eta Anas nigra izena eman zion[9], latinez "ahate beltza" esan nahi du. Friedrich Boie zoologo alemaniarrak 1822 urtean Melanitta generoa sortu zuen[10]. Grekerazko melanos (beltza) eta netta (ahatea) hitzen elkarketa da.

Ahatebeltzaren azpiespezierik ez da ezagutzen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Campbell, B (1977) Birds of Coast and Sea Britain and Northern Europe. Oxford University Press ISBN 0-19-217661-7
  2. a b «Negrón común, Melanitta nigra - Aves - NatureGate» www.luontoportti.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  3. a b c «Negrón común» SEO/BirdLife.
  4. «The IUCN Red List of Threatened Species» IUCN Red List of Threatened Species (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  5. [never=0&sp_Cat[veryrare]=0&sp_Cat[rare]=0&sp_Cat[unusual]=0&sp_Cat[escaped]=0&sp_Cat[common]=1&sp_Cat[verycommon]=0&sp_PChoice=canton&sp_cC=1111&sp_OnlyWithPicture=1&sp_FChoice=list&sp_FGraphFormat=auto&sp_FMapFormat=none&sp_FDisplay=DATE_PLACE_SPECIES&sp_FOrder=ALPHA&sp_FOrderListSpecies=ALPHA&sp_FListSpeciesChoice=DATA&sp_FOrderSynth=ALPHA&sp_FGraphChoice=DATA&sp_DFormat=DESC&sp_FAltScale=250&sp_FAltChoice=DATA&sp_FExportFormat=XLS «Azkeneko 15 egunak»] www.ornitho.eus.
  6. «Negrón Común» www.pajaricos.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  7. «Common Scoter - distribution in Finland - Finnish Breeding Bird Atlas» atlas3.lintuatlas.fi (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  8. «Melanitta nigra (Ahatebeltz) - Avibase» avibase.bsc-eoc.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  9. Linné, Carl von; Salvius, Lars. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Impensis Direct. Laurentii Salvii, (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  10. «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.