Eglefino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Melanogrammus aeglefinus» orritik birbideratua)
Eglefino
Iraute egoera

Kaltebera (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
OrdenaGadiformes
FamiliaGadidae
GeneroaMelanogrammus
Espeziea Melanogrammus aeglefinus
(Linnaeus, 1758)[1]

Eglefino (Melanogrammus aeglefinus) Melanogrammus generoko animalia da. Arrainen barruko Gadidae familian sailkatzen da. Ipar itsasoetan ibiltzen da, bakailaoekin batera askotan.

Ur handietako arraina da eta arrasteko sareekin harrapatzen da. Barentseko itsasoan eta Islandian harrapatzen dute batez ere. Jateko ona da. Britainiar fish and chipsen osagai tipikoetako bat da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain hezurduna da, gadiformeen ordenakoa, bakailaoaren antzekoa, eta ia metro bete inguru da luze. Harrapatu den handienak 94 cm neurtzen dituen eta 11 kg-tako pisua zeukan.

Bizkarraldea gris iluna du, ia beltza kasu batzuetan. Sabelaldea zilar kolorekoa du. Alboko hegatsaren inguruan orban beltz bat dauka, antzeko arrainetatik bereizten duena. Bizkarraldean hiru hegats ditu lerrokatuta. Lehenengo hegatsa da luzeena eta 14-17 arantza ditu, bigarrenak 20-24 arantza eta hirugarrenak 19-22. Sabelaldean hegats txiki bat du aurrean eta beste bi atzealdean[2].

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozeano Atlantikoaren iparraldean aurkitzen da. Ugariagoa da ekialdean (Europako kostaldetik gertu) mendebaldean baino. Bizkaiko Golkoan ere aurkitzen da.

Itsasoaren hondoan du habitat nagusia. 10-450 metrotako sakonera artean aurkitzen da, normalean 80-200 metro artean. 4-10ºC arteko tenperaturak atsegin ditu.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larba fasean daudenean ur azaleko kopepodo eta krilletaz elikatzen dira. Heltzen doazen heinean itsas hondora jaisten dira eta han aurkitzen dituzten ornogabe txikiak jaten dituzte. Helduek hareatan aurkitzen dituzten animaliak eta arrainak harrapatzen dituzte[3].

Eglefino gazteek arrain handiagoak dituzte harrapari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Froese, Rainer & Pauly, Daniel ed. (2006), «Melanogrammus aeglefinus», FishBase webgunean. Bertsioaren data: 2006(e)ko apirila.
  2. (Ingelesez) «Home» Gulf Of Maine Research Institute (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
  3. «Melanogrammus aeglefinus, Haddock : fisheries, aquaculture, gamefish» fishbase.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]