Melanpo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Greziar mitologian, Melanpo (grezieraz Μέλαμπους, "oin beltzezkoa"), greziar igarle bat da. Hesiodok olerki bat eskainiko zion, Melampodia izenekoa, gaur egun desagertuta dagoena.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umea zela, Melanpok, bere zerbitzariei, hauek harrapatutako bi suge salbatzeko agindu zien. Esker on gisa, sugeek, ume gazteari, animaliekin hitzegiteko ahalmena eman zioten.

Helduarora iritsi zenean, Melanpo, ospe handiko igarle eta petrikilo bat izan zen. Argolidan zegoela, Preto erregeak deitu zuen. Errege honen hiru alabak erotu egin ziren, Dioniso jainkoa gurtzeari uko egiteagatik, behiak zirela uste zuten. Melanpok, erresumaren heren bat eskatu zuen sendapenaren prezio bezala. Pretok uko egin zion, eta hiru printzesen eromena hedatu egin zen, laster, erresuma guztiko emakumeak berdin geratu zirelarik, euren etxeak utzi eta euren seme-alabak hil zituztenak. Melanpok, orduan, dionisoar eromena arindu zuen sendapen homeopatiko baten bidez: "erritu oihu eta deabruzko erotasun baten bidez". Melanpok, orduan, erresumaren bi heren jaso zituen, heren bat beretzako eta bestea bere anaiarentzako.

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]